Please enable JavaScript.
Coggle requires JavaScript to display documents.
BIGARREN ERREPUBLIKA: 1931-ko KONSTITUZIOA ETA ERREFORMAK (1931-1936) -…
BIGARREN ERREPUBLIKA: 1931-ko KONSTITUZIOA ETA ERREFORMAK (1931-1936)
BIURTEKO ERREPUBLIKANO-SOZIALISTA ETA BERE ERREFORMAK
ERREGIMEN ALDAKETA: 1930ean krisi ekonomikoa zegoen eta garai hartan Primo de Riverak dimisioa aurkeztu zuen. Hortaz Damaso Berenguerren eskutik "dictablanda" garaia hasi zen, honelako gauzak gertatu ziren:
1931ko APIRILEKO UDAL HAUTESKUNDEAK: Hauek monarkiaren alde zein kontrako erreferenduma bihurtu ziren. Monarkikoek zonegotzi gehiago lortu zituzten baina probintzietako hiriburuetan errepublikarrek irabazi zutenez, iritzi publikoak errepublikarrek irabazi zutela esan zuten beraz Alfonso XIII.ak hori onartu eta erbesteratu egin zen.
DONOSTIAKO ITUNA: 1930ean sinatu zen, bertan sozialistek, errepublikazaleek, eta nazionalista galiziar zein kataluinarrek errepublika ezartzeko deia egin zuten.
MILITARREN ALTXAMENDUAK ERREPUBLIKAREN ALDE: Porrot egin zuten altxamendu batzuk izan ziren, Jacakoa eta Cuatro Vientos aerodromoan gertatu ziren.
BEHIN-BEHINEKO GOBERNUA: 1931 apiriletik abendura, Niceto Alcalá (presidente) eta Manuel Azaña (gobernu buru). Ekainaren 28ko hauteskundeetan errepublikar-sozialistek irabazi zuten espainian, Euskal Probintzietan berriz nazionalistek. Guzti horren ostean 1931ko uztailean KONSTITUZIOA idatzi zen:
1931ko KONSTITUZIOA
SUFRAGIO OROKORRA: Lehen aldiz emakumeentzat ere.
ESTATU BAT ETA INTEGRALA: Probintzia batzuei autonomia ezarri al zitzaien.
BOTERE BANAKETA: Ganbara bakarra ezarri zen, kongresua.
JABETZA PRIBATUA: Interes publikoaren menpe geratu zen.
ESTATU LAIKOA: Gurtza askatasuna eta eliza estatutik banatzea.
ESKUBIDEEN ALDARRIKAPENA: Askoren artean, elkartzeko eskubidea, aiderazpen askatasuna...
ESTATU MOTA: Errepublika Demokratikoa
AZAÑAREN LEHEN GOBERNUA: Errepublika ezarri zenean 1929an munduko krisia gertatu zen. 1931ko konstituzioa onartu ostean Nicetok, Manuel Azañari eskatu zion gobernua sortzeko, eta hainbat ERREFORMA egin zituen
ERREFORMAK
NEKAZARITZA ERREFORMA: Erreforma garrantzitsuena izan zen. Espainiako hegoaldean lurrak oso gutxiren artean banaturik zeuden, eta asko lurrik gabe. 1932ko iraileko nekazaritza erreformak, lortu ez ziren eta matxinada anarkistak sortu zituen 3 HELBURU ZITUEN:
LATIFUNDISMOAREKIN AMAITZEA
JABETZAK MODU JUSTUAN BANATU
MODERNIZAZIO TEKNIKOA
AUTONOMIA ESTATUTUAK: Donostiako itunaren akordio bat. Kataluinarentzat autonomia estatutua zen, kataluinera hizkuntza ofizialtzat ezarri eta parlamentua jarri zizkioten. EAEn eta Nafarroan "Lizarrako estatutua" aurkeztu arren Gorteek ez zuten onartu.
ERREFORMA MILITARRA: Jubilatzeko aukera emanez, militarrek errepublikarekiko leialtasuna onartaraziz eta beste neurri batzuekin, armada modernizatzea eta ofizial kopurua jeistea nahi zuten.
GIZARTE LAIKOAREN ALDE: Estatua elizatik banatzea zen helburua, lege berri batzuen bitartez. Adib: ezkontza zibila eta dibortziorako legeak...
HEZKUNTZA ERREFORMA: Analfabetismoarekin bukatzea nahi zenez, hezkuntza unibertsal, doako eta laikoa ezarri zuen. Honela eskolaratutako haur kopurua handituz.
ARAZOAK: Ondorengo arazo guztien ostean, 1933an Alcalá Zamorak hauteskunde kanpaina hasi zuen.
Sanjurjo jeneralaren altxamenduarekin batera armadaren eta nekazaritzaren erreformen aurka matxinatu ziren eskuindarrak. Porrot egin zutenez Azañaren gobernua sendotu zen.
Anarkistak matxinatu ziren Kataluinan eta Andaluzian, horrek langile eta nekazarien desberdintasunak adierazi zituen.
Eskuinarrek, arazoak aprobetxatu zituzten partidu berriak sortzeko.
BIURTEKO ERRADIKAL-ZEDISTA EDO KONTRABERRITZAILEA ETA 1934ko URRIAREN IRAULTZA: Biurteko kontserbadorearen amaiera "Estrapelo" ustelkeria eskandaluak amaitu zuen, erradikalak inplikatuta baitzeuden, beraz, hauteskundeak egin ziren berriz.
1933ko HAUTESKUNDEAK: Ezkertiarrak banaturik zeuden eta eskuina CEDAn elkarturik. Alcalá Zamorak, alderdi erradikalarekin sortu zuen gobernua. Gobernu berriak, aurreko erreforma-politikoak geldiarazi zituen.
GOBERNU BERRIA: Ezarritako naurriekin ezkertiarrak protestatzen hasi ziren (okupazioak, grebak). Urrian CEDAko 3 ministro sartu ziren gobernuan. Honek faxismoaren beldurra areagotu zuen. Beraz, 1934ko URRIKO IRAULTZA hasi zuten komunista, sozialista eta anarkistek.
KATALUINIAN: Generalitateko lehendakariak, Estat Catalá aldarrikatu zuen Espainiar Errepublika Federalean. Gobernu zentralak baliogabetu egin zituen.
ASTURIASEN: Mugimendu iraultzailea hasi zen, meatzariak hiriburua dominatzea lortu zuten, gainera Batzorde Iraultzaile batek ERREPUBLIKA SOZIALISTA aldarrikatu zuen, horren aurrean Francisco Francok gidatutako legioak errepresioa ezarri zuen.
FRONTE POPULARRAREN GARAIA: 1936-1939
1936ko OTSAILEKO HAUTESKUNDEAK: Eskuindarrak zatituta eta ezkertiarrak FRONTE POPULARRA izeneko frontean aurkeztu ziren: Esquerra Republicana, Unión Republicana, PSOE, UGT, PCE,POUM, eta Partido Sindicalistak osaturik. FRONTEAREN PUNTUAK:
1931-1933ko erreformak berriz indarrean jartzea.
Independentzia bermatzeko justizia sistema berriztea.
1936ko matxinatuentzat amnistia.
Bankuen gehiegikeriak murrizteko arauak jartzea.
HAUTESKUNDEEN ONDOREN: Fronte Popularrak irabazi zuen. Azaña zen lehendakari eta Casares Quiroga gobernu buru. Haien PUNTUAK bete zituzten. Baina langileek iraultza gogoarekin jarraitzen zuten. 1936ko Udaberriak iraultza giroa areagotu orduan ZATIKETA POLITIKOA ARGIA ZEN:
ESKUINDARREK: Espainia marxismotik salbatzea nahi zuenez kontra iraultzan pentsatu, eta ESTATU GOLPE bat prestatu zuten.
GOBERNUA: Egoera kontrolatu ezinik.
EZKERTIARREK: Iraultza proletarioa nahi zuten eta gobernua presionatzen zuen.
MUTURREKOEK: Bi aldetakoek indarkeria zeukaten ardatz eta etengabeko borrokan zeuden.
ESTATU KOLPEA: Nafarroan hasi zuen Mola jeneralak, matxinadako buruak. 1936ko uztailaren 17an Marokon eta 18an penintsulan hasi zen "Altxamendu Nazionalak" gerra zibila ekarri zuen.