Please enable JavaScript.
Coggle requires JavaScript to display documents.
EBALUAZIOA BITARTEKARITZAN - Coggle Diagram
EBALUAZIOA BITARTEKARITZAN
Beharrezko prozesua da, maila profesionalean, ezinbestekoak diren hainbat funtzio betetzen dituelako
Lana profesionaltasunez egiteko, tresna egokien erabileran orientatzen du.
Esku-hartzea egingo den gaia/egoera argitzen laguntzen du.
Aurreikusitako helburuak, planifikatutako ekintzei esker, zer neurritan bete diren zehazten du.
Profesionalki aritzeko gaitasunak eta trebeziak islatzen ditu.
Ebaluazio kontzeptua gizarte-zientzietan
Datu-bilketa
Egin den esku-hartze osoaren balioespena da, eta esku-hartze horren elementu bakoitzarena. Horri esker, lortutako informazioaren balio-judizioa egiten da, eta horrela, esku-hartzean hartu beharko diren erabakiak zehazten dira.
Datu-analisia
Ebaluazio-diseinua
Ondorioak
Jarraipen- eta ebaluazio-prozesuak bitartekaritzan
Bi prozesu osagarri dira, eta esku-hartze eraginkorraren ezinbesteko tresnak. Tresna horiek gida gisa erabil daitezke:
Erabaki profesionalak hartzeko, eman beharreko pausoak definitzeko, teknika egokiak aukeratzeko…
JARRAIPENA
Esku-hartzearen ondorioz erabiltzaileek egiten dituzten aurrerapenak behin eta berriz aztertzean
datza.
Behaketa da teknika erabiliena
Egunero egin daiteke jarraipena, gertatutakoa kontatuz eta egindakoa adieraziz. Horrela, esku-hartzearen kontakizun koherentea elaboratzen da, eta aurrerapenak edota zailtasunak azter daitezke.
Helburuak
Profesionalen ordezkapenak erraztea, kasuaren inguruko informazioa ematen baitu.
Esku-hartzearen egoera erreala zein den ezagutzen laguntzea.
Ebaluazioa egiteko informazioa ematea. Datuak kontakizunen bitartez erregistratzen dira.
EBALUAZIOA
Esku-hartzearen diagnosi edo ondorio profesionala ematen duen prozesua da.
BITARTEKARITZAN APLIKATZEKO EBALUAZIORAKO ETA JARRAIPENERAKO EREDU, METODOLOGIA ETA PROZEDURAK
Ebaluazio- eta jarraipen-ereduak
Ebaluazio kuantitatiboa (zenbat).
Gertaeraren deskripzioa egin beharrean, zenbatetan gertatu den azalduko du.
Ebaluazio kualitatiboa (zergatik).
Gertaeraren zergatian arakatzen du. Esku-hartzearen helburu diren elementuen arteko
elkarrekintzen deskripzioa egiten du.
Ebaluazio- eta jarraipen-metodoak
Jarraipen metodologia
Esku-hartzearen analisia
Hurrengo saioko pausoak zein izango diren planifikatuko da.
Planifikazioa
Esku-hartzea gauzatuko den errealitatea aurreikusi, eta saioan lortu nahi diren helburuak finkatu behar dira;
Esku-hartzearen deskripzioa
Planteatutako helburuak lortzeko erabili beharko diren teknikak “in situ” aukeratzea
Hurrengo saiorako estrategia prestatzeko.
Esku-hartzea
Helburua izaten da planteatutako gatazka/arazoaren esanahi pertsonalak ezagutzea; arazoa ulertuz, ebazteko egokienak izango diren teknikak aukeratuko dira.
Ebaluazioaren metodologia
Datuen bilketa
Ebaluazioaren lehenengo ekintza da.
Datuen analisia
Esku-hartze osoaren ikuspegia ematen digu.datuek emandako informazioa analizatzen da, interpretaziorik egin gabe.
Ebaluazioaren diseinua
Zehaztu diren helburuekin eta metodologiarekin bat egin behar du eta oinarrizko elementua
datua
da.
Zehaztasunak edozein datuk behar dituen bi ezaugarri bermatzen ditu
Fidagarritasuna
Balioztatzea
Ondorioak
Datuen interpretazioa azaltzen duen txostena da. datuen analisiak ematen dizkigun emaitzen
interpretazio argudiatua egiten da.
EBALUAZIORAKO TEKNIKAK ETA TRESNAK
TRESNAK
Tekniken funtzionamendu egokirako eta bildutako datuak erregistratzeko erabiltzen diren erremintak dira.
TEKNIKAK
Tekniken funtzionamendu egokirako eta bildutako datuak erregistratzeko erabiltzen diren erremintak dira.
ESTATISTIKAK:GALDETEGIA
Teknika estatistikoari dagokion erreminta da, eta datuak biltzeko erabiltzen da. Populazio batek
dituen iritzi ezberdinen portzentajea adierazten du
EZTABAIDA-TALDEA
Teknika hau gai jakin baten inguruan eztabaidatzean datza. Taldea koordinatzen duen bideratzaile batek, iritzirik ez duena, gaiaren inguruko galderak botatzen ditu, parte-hartzaileen arteko eztabaida sustatzeko.
BEHAKETA
Behaketa ez da begiratzea. Funtzio psikologikoa izanik, arretaren beharra du behaketak; hau da,
gertaera jakin batean zentratzea eskatzen du, gure garunak interpreta dezan.
DISKURTSOAREN ANALISIA
Diskurtsoaren analisia egiten duenak alde batera utzi behar ditu bere ikuspegia eta izan ditzakeen aurreiritziak. Bestearen pentsamendura hurbilduko da, errealitatearen inguruan egiten duen antolaketa kognitibora hurbiltzen bada.
DATUEN BILKETA ETA ERREGISTROA
Informazioa ez da bere osotasunean erregistratzen; kode, hitz edota espresioren bat nahikoa da erregistroa egiteko; horrela, ondoren egingo den analisia errazten da.
ERABILTZAILEAREN PARTE HARTZEA EBALUAZIOAN
Erabiltzaileak zerbitzuarekiko egiten duen epaia, eskari moduan ulertu behar da. Izan ere, laguntza eske eginiko eskaria baita. Elkarbizitzaren hobetzea da helburua, eta, horretarako, zerbitzua behar duten pertsonak ezagutzea ezinbestekoa da.
TALDE-LANAREN GARRANTZIA EBALUAZIOAN
Taldea ez da beren lana betetzen duten banakoen batuketa. Helburua lortzeko antolatutako pertsonen sistema da; eta, helburua lortzeko, indarrak eta ezagutza teorikoak eta praktikoak batzen dituzte.
KANPO-EBALUATZAILEEKIN KOORDINATZEA
Prozesuan parte hartu ez duen profesional taldea da, eta esku-hartzea ebaluatzea du helburu eta ez dute, inplikazio emozionalik.