Please enable JavaScript.
Coggle requires JavaScript to display documents.
HEZKUNTZAJO ESKU HARTZEAREN EBALUAZIOA - Coggle Diagram
HEZKUNTZAJO ESKU HARTZEAREN EBALUAZIOA
Nola lortu informazioa?
Ebaluazioaren diseinuaren definizioan hiru edukia zehatz hauek aztertuko ditugu:
Informazioa
. Aztertu eta landuz erabiltzen da.
Neurria.
Ebaluatutako aldagaiak edo adierazleak kuantifikatzen dira parte batean.
Erreferentziazko irizpideak
. Erabiltzen diren arau edo kriterioak, modu konparatibo batean
Nola ebaluatu?
Beharrezko ezaguera guztiak geureganatu ditugunez, ebaluazio-prozesuari ekin behar diogu orain, galdera honi erantzunez: nola ebaluatu?
HLPEak dituzten ikasleei lau ebaluazio egiten zaizkie:
Ebaluazio psikopedagogikoa
Orientatzaileak familiak eta ikastetxeak emandako informazioan oinarrituta egingo du ebaluazio psikopedagogikoa. Hortik ateratzen diren ondorioak txosten psikopedagogikoan jasoko dira. Ikusten diren bi puntuak hauek dira:
Egoera pertsonala
Testuinguruaren egoera
Ebaluazio formatiboa
Jarduerak egitean, ikasleari autoebaluazioa egiteko bidea emango zaio. Izan ere, horrela, ikasketetan zenbat aurreratu duen jakingo du. Autoebaluazioa egiteko, ikasleak guztiz ulertuko duen eredu bat erabiliko da. Ikur grafikoen edo piktogramen bidezkoa adibidez.
Hasierako ebaluazioa.
Premia espezifikoak goiz detektatzea du helburu, orientazio taldeetara bideratzeko. ikaskuntza prozesu osoan ikasle batek ikasteko zailtasunak edo garapenaren
asaldurak baldin baditu, irakasleek banako arreta emateko neurri arruntak hartuko ditu
Ebaluazio sumatiboa
curriculum egokitzapenean proposaturiko helburuak zenbateraino bete diren aztertzeko erabiltzen dira. Gainera, curriculum egokitzapena detektatutako premiekin bat datorren aztertuko da. Azken ebaluazioan antzera, ikasturtea bukatzean ondorioak aterako dira. Baina amaierakoak direnez, kualitatiboki zuzenduak izango dira.
Zer ebaluatu?
Edozein motatako ebaluazioa egitean, galdera hau egin behar diogu geure buruari:
zer ebaluatu?
Horri erantzuteko, kontuan hartu behar dugu hezkuntza prozesuak berezkoa duela ebaluazioa, bere elementu guztiekin lotuta baidago. Beraz, ebaluazioaren antolamendua oso osorik jaso behar da hezkuntza esparruan.
Ikasleen ebaluazioa
Gaur egun, mundu guztia ados dago ebaluazioak ikasleen gaitasunei eta ahalmenari buruzko informazioa destakatu behar duela beste informazio batzuen aldean . Sistema horiek hainbat mailatan sailkatzen dituzte pertsonak, baina diskriminatzaileak dira inklusioaren ikuspuntutik, adierazleek ez dutelako islatzen ikasleen aniztasuna.
Heziketa prozesuen ebaluazioa
Irakaskuntza-ikaskuntza prozesua etengabe ebaluatu behar da, hezkuntza-taldeak prozesuan gerta daitekeen edozein gorabehera konpondu ahal izan dezan.
Jarduerak egokiak ote diren, hau da, jarduera bakoitzak dagokion xedea betetzen ote duen.
Baliabideak egokiak ote ziren eta erabili ahal izan ote diren.
Langileen ebaluazioa
Profesional guztien jarduna ebaluatuko da:
jarduera egokiak hautatu dituzten
egoki ezarri dituzten
ikasleen partaidetza sustatu duten
HLPEak dituzten ikasleak integratzea lortu duten
familien partaidetza sustatu den...
Nolanahi, langileen jarduna berriro elikatu duen eguneroko jardunaren nondik norakoak azaltzen dituen ebaluazioa da.
Ikastetxeen ebaluazioa
Ikastetxean, aniztasunarekiko arretaren inguruko ebaluazioa bi mailatan egin daiteke
Maila orokorrean, kalitatearen kudeaketa ebaluatuz
Maila zehatzagoan, aniztasunarekiko arretarako plana ebaluatuz.
Hezkuntza sistemaren ebaluazioa
Ez da ahaztu behar hezkuntza arloko arauak eta politika baliagarri izan daitezkeela helburu horiek oro har sustatzeko edo, besterik gabe, ikastetxeei bide horretan eta beren kabuz aurrera egiten laguntzeko.
Hezkuntzako esku-hartzearen ebaluazioa
Ebaluazioa informazioa jasotzeko prozesu sistematikoa, berariazkoa eta jarraitua da.
Esku hartze guztien xedea emaitza jakin batzuk lortzea dela eta guztiek dituztela emaitza horiek zenbateraino lortzen diren kontrolatzeko eta aztertzeko mekanismoa.
Hezkuntzako ebaluazioaren garrantzia ulertzen lagunduko diguten zenbait alderdi:
Esku-hartze guztiak ebaluatzen dira, eta ebaluazioa esku-hartzearen parte da.
Ebaluazioan, esku hartzen ari diren profesionalek parte hartzen dute.
Ebaluazioa gehiago da prozesu bat, unean uneko ekintza bat baino.
Ebaluazioa erabakiak hartzeko bide ematen duen kontrol- eta jarraipen-sistema da.
Hezkuntzako ebaluazio sistema antolatzeko, galdera hauek erantzungo ditugu.
Zertarako ebaluatu? (Ebaluazioaren xedea).
Nola lortu informazioa? (Ebaluatzeko teknikak eta tresnak).
Zer ebaluatu? (Ebaluatu behar diren alderdiak).
Nola ebaluatu? (Ebaluazioaren prozesua).
Edozein heziketa-prozesuren ebaluazioak printzipio jakin batzuk bete behar ditu. Espinoza Vergararen arabera, honelakoa izan behar du ebaluazioak:
Objektiboa. Ebaluatzailearen pentsamoldeak edo sentimenduek ez dute eragin behar.
Fidagarria
. Neurketek iraunkorrak, egonkorrak eta sendoak izan behar dute; hau da, hainbat ebaluatzailek hainbat unetan lortutako emaitzek konstanteak izan behar dute.
Baliozkoa. Neurtu nahi den hori modu frogagarrian neurtu behar da, desitxuratu gabe.
Praktikoa
. Kontuan hartu behar da ondorioak zertarako erabili nahi diren, beharrezkoak baitira erabakiak hartzeko.
Egokia. Une egokian ezarri behar da, aldi batez ebaluaturiko egoera ez dadin aldatu. Horrez gain, ebaluazioak parte-hartzailea izan behar du; hau da, esku hartzen duten sektore guztiek parte hartu behar dute.
Zertarakonebaluatu?
Hezkuntzako esku-hartzearen ebaluazioaren xedea da aztertzea zenbateraino lortu diren gaitasunak. Hortaz, garbi dago zertarako egin behar den ebaluazioa: ikasleak zer premia dituen zehatz jakiteko eta hura ikasketa-prozesuan gidatzeko.
Hori aintzat hartuta, ebaluazioak hainbat funtzio ditu:
Diseinua.
Esku hartze pedagogikoa: helburuen, jardueren, tenporalizazioaren, estrategia pedagogikoen, baliabideen eta ebaluazio irizpideen arabera diseinatu edo programatzen da.
Emaitzak.
Ebaluazio sumatiboa da; hau da, esku hartzearen azken emaitza balioesten du eta hasierako helburuekin konparatu. Horrela zenbateraino bete diren zehaztuko dugu.
Lanaren betekizuna
. Aplikazio bat da non ebaluazio jarraitua den. Informazioa etengabe jaso behar delako eta aldiro baloratu behar delako.
Diagnostikoa
. Ebaluazioaren bidez, zehatz jakin nahi dugu ikasleak zer ezaugarri eta premia dituen.