Please enable JavaScript.
Coggle requires JavaScript to display documents.
BIZIDUNEN ARTEKO INTERAKZIOAK - Coggle Diagram
BIZIDUNEN ARTEKO INTERAKZIOAK
ESPEZIE-BARNEKO INTERAKZIOAK
Lehia
Bizidunek ezinbesteko dituzten baliabideak eskuratzeko lehiatzen dute. Populazio bateko organismo guztiek baliabide berak erabiltzen dituztenez, lehiatu egiten dira horiek lortzeko, eta baliabideak murrizten direnean, are gogorragoa izaten da
Asoziazioa
Espezie bereko banakoak lehiatu egiten diren arren, taldean bizitzea onuragarria da edozein populaziotako banakoentzat.
Familiarteko asoziazioa:
Familian banakoek osatzen dituzte. Helburua ugaltzea eta kumeak zaintzea da
Asoziazio taldekoia
Banakoak ez dira beti ahaideak, eta taldeak osatzeak hainbat abantaila eskaintzen dizkie; janaria bilatzea, harreman sozialak sortzea…
Asoziazio koloniala
Ugalketa asexualez erreproduzitzen diren organismoek osatzen dituzte, guraso berekoak dira eta bizitza osoan elkarrekin egongo diren banakoak izango dira.
Estatu-mailako asoziazioa
Anatomia eta fisiologia desberdinetako banako hierarkizatuek osatzen dute, eta desberdintasun horien araberako lanak egiten dituzte.
ESPEZIE-ARTEKO INTERAKZIOAK
Espezie desberdinetako organismoen artean ere sortzen dira hainbat eratako interakzioak:
Mutualismoa: inplikatutako espezieentzat onura dakarrenean harremanak.
Komentsalismoa: espezieetako batek onura lortzen duenean, besteei kalterik eragin gabe
Harraparitza: espezie batek bestea harrapatu eta jaten duenean.
Parasitismoa: espezieetako batek onura lortzen duenean, besteei kalteak eraginda, ordea.
Espezie arteko lehia: parte hartzen duten espezieentzako kaltegarria denean, baliabide mugatu bat erabiltzeko lehiatzen direnean.
TXOKO EKOLOGIKOA
Txoko ekologiko esaten zaio espezie batek ekosistemaren barruan gainerako espezieekiko edo populazioekiko betetzen duen leku funtzionalari, alegia, funtzioari.