Please enable JavaScript.
Coggle requires JavaScript to display documents.
NOR DA JESUS ? image - Coggle Diagram
NOR DA JESUS ?
Zer esan nahi du ebanjelio hitzak?
3 gauza
Jesus bizi zenean: Jesusek behartsuei bizimodu berri bat
Jesus = Barri Ona
Jesus hiltzean: Jesusen berpizkundearekin berak aurrerago
eta apostoluek eta gizarteko zapalduenak itxaropena berreskuratzen dute
Jesusen berpizkundea = Berri Ona
Jesusen jarraitzaileen lehen kristauen garaian: Jesusen bizimodua errepikatzeko deia egiten dute
Jesusen bizitzaz aritzen diren liburuek
Lau ebanjelioak = Barri Ona.
EBANJELIOEN ERAKETA ALDIAK
1 Jesusen aldarrikapena (K.o. 27-30) : Bizpahiru urtez, Berri Ona iragarri zuen egitez eta hitzez. Haren Berri Ona Jainkoaren Erregetza zen:
bake eta zuzentasunezko erregetza gizon-emakume guztientzat, behartsu eta baztertuenetatik hasita.
Eta hori ez zuen bakarka egin; apostoluak aukeratu zituen, berarekin joan eta lagun ziezaioten.
2 Apostoluen predikua (K.o. 30-70)Jesusen heriotzaren ondoren, apostoluek Jesusen piztueraren Berri Ona aldarrikatu zuten.
Entzun hau, israeldarrok: Guztiok dakizuenez, Jainkoak Jesus Nazaretarra zuen aurrean sinesgarri egin zuen mirariak eta egintza ahaltsu eta harrigarriak haren eskuz eginez.
Jainkoak zuen eskuetara eman zuen, bere asmoaren eta aurrez hartutako erabakiaren arabera, eta zuek gurutzean josi eta hil egin zenuten sinesgabeen eskuz.
Baina Jainkoak piztu egin zuen Herioren lokarrietatik askatuz, Heriok ezin baitzuen hura bere menpe eduki
Kontaketa hauen artean aldaketa batzuk nabari dira. Horren arrazoia bikoitza da:
Gertaerak kontatzen zituztenek entzuleen izaerara egokitzen zituzten
kontaerak, entzuleen interesak, pentsaera, biziera ez baitzen gauza bera juduei edo jentilei (paganoei) azaltzea.
Kontaerak inguruabarretara ere egokitu behar ziren. Kristau ez zirenei egiten zitzaien lehen iragarpenaz gain,
kristau berrien irakaspenean (katekesia) ere esplikatzen baitzen.
3 Ebanjelarien idazketa-lana (K.o. 70-100)
Jesusen mezua idazteko beharra lehen lekukoak hiltzen zirenean sortu zen
Hona nola azaltzen duen Lukasek:
Neuri ere on iruditu zait dena bere harian zuretzat idaztea,
hasieratik guztia zehatz-mehatz aztertu ondoren, jaso dituzun irakaspenak zeinen finkatuak dauden ikus dezazun.
Ebanjelarien lana, funtsean, hauxe izan zen:
Beraiek ikusi eta entzun edota ahozko nahiz idatzizko hainbat tradizioren bidez ezagutu zituzten Jesusen egintzak eta hitzak aukeratu.
Interesgarriak ez ziren xehetasunak kendu, laburbildu.
Irakurleek esanahia ulertzeko moduan azaldu.
Ebanjelio bakoitza kristau elkarte desberdin batentzat idatzi zen. Talde horien baitan,
Jesus ezagutu eta harekin batera ibili zirenak, haren bizitza, heriotza eta piztueraren esanahia ezagutuz eta besteei zabalduz joan ziren.
Elkarte horiek, bakoitzak aurre egin beharreko arazo eta itaun bereziak zituzten.
Ebanjelari bakoitzak, horregatik, Jesusen alderdi desberdinak nabarmentzen ditu.