Produktua bereiztea: Bereizketaren ondorioz, produktu bereiziak sartzen dituzten enoresek denboraldi bbatez monopolioaren ezaugarriekin jarduten dute. Eta eredu honetan ez dago lehiarik. Saltzaile bakarra dagoenez, produktu baten prezioan nahiz sorturiko kantitatean izugarrizko eragina izateko gaitasuna dauka. Jakina, monopolistak irabazi handiak lortuko ditu, eta kaltetua kontsumitzailea izango da, prezio handiagoa ordaindu beharko duelako. Gobernuek legeak ezartzen dituzte monopolioak debekatzeko, kontsumitzaileak eta enpresa lehiakideak babesteko asmoz, zerbait eskaintzearen bitartez.