Please enable JavaScript.
Coggle requires JavaScript to display documents.
UP APUNTEAK 3UD HARREMAN FUNTZIOA - Coggle Diagram
UP APUNTEAK 3UD HARREMAN FUNTZIOA
DEFINIZIOA
Harreman-funtzioa inguruan gertatzen diren estimuluak edo aldaketak hautemateko eta erantzunak lantzeko gaitasuna da. Organismoan, estimuluak hautematen espezializatutako organoak daude: organo errezeptore esaten zaie.
HARREMAN FUNTZIOA
INFORMAZIOA PROZESATZEA Nerbio-sistema
Nerbio-sistemak informazioa jasotzen du, ondoren prozesatzen du eta azkenik erantzun bat emateko agindua ematen du.
ERANTZUNA Motorra edo guruin erantzuna
GURUIN ERANTZUNA gure organismoak substantzia jakin bat ekoiztean datza; guruin deritzen organoen bitartez ekoizten dira. Adibidez, gogoko dugun janari bat usaintzean, listu guruinek listua sortzen dute.
ERANTZUN MOTORRA muskuluen mugimenduak dira; esate baterako, eskua mugitzea, arkatz bat hartzeko.
ESTIMULUA SENTSAZIOA Kanpokoa edo barnekoa
KANPOKO ESTIMULUAK, berriz, kanpoan gertatzen diren aldaketak dira. Estimulu horiek hautematen dituzten organo errezeptoreak zentzumen-organoak dira. Kanpoko estimulu bat da, adibidez, ezusteko zarata bat; horrek zarata sortu den lekurantz biratzera bultzatzen gaitu.
BARNEKO ESTIMULUAK organismoaren barruan gertatzen diren aldaketak dira. Estimulu horiek hautematen dituzten organo errezeptoreak gorputzaren barruan daude. Barneko estimulu bat da, adibidez, ura behar izatea; horrek egarri-sentsazioa sortzen digu eta edatera bultzatzen gaitu
NERBIO SISTEMA
INFORMAZIOA JASO :arrow_right: PROZESATU :arrow_right: ERANTZUNA EMAN
ZENTRALA
BIZKARREZUR MUINA Erantzun automatikoak eta azkarrak lantzen ditu.
ENZEFALOA
ZEREBELOA Oreka eta mugimenduen koordinazioan parte hartzen du.
BIZKARREZUR ERRABOILA Bizi-organoen funtzionamendua kontrolatzen du; bihotz-taupadak, adibidez.
GARUNA Borondatezko erantzunak lantzen ditu.
PERIFERIKOA
ZENTZUMEN-NERBIOAK
NERBIO-MOTORRAK
ZENTZUMEN NERBIOAK :arrow_right: NERBIO SISTEMA ZENTRALA :arrow_right: NERBIO MOTORRAK Informazioa transmititzen dute. Aginduak transmititzen ditu.
MUGIMENDUAK
BORONDATEZKO MUGIMENDUAK kontrolatzen dituzu eta informazioa garuneraino iristen da.
EZ-BORONDATEZKO MUGIMENDUAK ez dituzu kontrolatzen eta informazioa ez da garuneraino iristen.
ORGANO EFEKTOREAK