Please enable JavaScript.
Coggle requires JavaScript to display documents.
CURRICULUM EGOKITZAPENAK, KOLEKTIBO ESPEZIFIKOENTZAKO HEZKUNTZA-ERANTZUNA …
CURRICULUM EGOKITZAPENAK
ZER DIRA?
Curriculumeko elementuak aldatzeko neurriak dira, ikasle bakoitzaren premia espezifikoei erantzuteko ezinbestekoak.
Elementu batzuetan edo guztietan egin ahalko dira egokitzapenak.
Ikasteko prozesuari lagunduko dioten estrategia didaktikoak
IKTen (Informazioa eta teknologien erabilera)
Baliabide eta laguntza osagarriak
Ikastetxeko antolakuntza neurriak
Curriculumeko elementuak (helburuak, edukiak, konpetentziak eta abar) ikasleen premietara egokitzea
Irakasle-tutorea arduratuko da curriculum-egokitzapenen garapen- eta jarraipen-prozesuaz, eta hark koordinatuko du, berezkoa denean.
Egokitzapenaren intentsitateraren arabera bi mota bereizten dira:
GARRANTZITSUAK
eta
GARRANTZITSUAK EZ DIRENAK
GARRANTZITSUAK EZ DIRENAK
Neurri arruntak dira, eta horiei esker, ikasleek helburuetan adierazitako gaitasunak gara daitezke. Ez dute oinarrizko aldaketarik eragiten ikasgelako talderako proposaturiko programazioan.
Ikuspuntu operatibotik, curriculumean sartzeko elementuak eta curriculumeko oinarrizko elementuak aldatzeko helburua duten elemntuak dira.
CURRICULUMEAN SARTZEKO ELEMNTUAK
Espazioaren, materialen, langileen edo komunikazioaren baliabideak aldatzean edo gehitzean dautza.
Ekipamendua.
Materialak ikasleen premietara egokitzea...
Tenporalizazioa egokitzea.
Ikasgela barruko eta kanpoko denbora moldatu...
Espazioen egokitzapena.
Espazioak irisgarri jartzea, argiztapena edo soinua hobetzea...
Komunikazio-sistema handigarriak alternatiboak erabiltzea.
Braille sistema, lupak, ordenagailua, keinu- hizkuntza...
Giza baliabideen antolakuntza egokitzea.
Zereginak banatzea,
taldeak koordinatzea...
CURRICULUMEKO OINARRIZKO ELEMENTUAK
Ez dira nahitaez bete beharrekoak, eta, beraz, ez diete eragiten ikasleek etapa amaitzean lortu beharreko helburuei.
Metodologia.
Ikasgela barruan dedikazio pertsonalizatuagoa ematera bideratutakoa, hainbat ordutan laguntza espezifikoa eskaintzen duena...
Jarduera-mota.
Lehentasuna emanez jarduera inklusiboei, motibagarriei, elkarlana indartzen dutenei...
GARRANTZITSUAK DIRENAK
Curriculum-egokitzapen garrantzitsuek oinarrian aldatzen dituzte curriculumeko elementuak, eta aniztasunarekiko arretarako ezohiko neurriak dira.
Egokitzapena egiteko, lehendabizi, berriz zehaztu behar dira helburuak eta egokitzapen hauek, curriculumaren arlo guztietan dute eragina. Curriculum-egokitzapena egiteko,
curriculum-egokitzapenerako banakako agiria
edo plan indibidualizatua osatu behar da
CURRICULUM-EGOKITZAPENAREN BANAKAKO AGIRIA (CEBA)
Egokitzapen garrantzitsuak idatzizko agiri batean jasoko dira Hori egiteko, ebaluazio psikopedagogikoaren txostena hartuko da eredu
gisa.
Honako elemtu hauek osatuko dute agiria
Hezkuntza-helburuak, edukien hautaketa, metodologia, jardueren sekuentzia, beharrezko baliabideak (irakasleak, materialak, guneak, etab.) eta ebaluazio- irizpideak.
Plana gauzatzeko beharrezko laguntzak.
Txosten psikopedagogikoan jasotako informazioa
Curriculum-egokitzapenaren jarraipena egiteko mekanismoak eta tresnak.
Ikaslearen identifikazio-datuak eta eskolari buruzkoak.
Nola egin egokitzapena?
Lortu nahi diren helburuak eta konpetentziak zehaztu behar dira.
Helburuok lortzeko, ikasleak lortzeko moduko maila batera egokitu beharko dira programazioaren edukiak, baina nolabaiteko zailtasun-mailari eutsiko zaio, pizgarri gisa.
Ikaslearen ezaugarriak, konpetentziak eta ikasteko moduaK, aintzat hartuta, estrategia metodologikoak edo baliabide didaktikoak hautatu behar dira
Jarduera bakoitza egiteko beharrezko baliabideak hautatu behar dira: material didaktikoak, guneak eta instalazioak, saioen kopurua eta iraupena...
Jarraipena egiteko estrategiak zehaztu eta ebaluazio-irizpideak berriro ezarri behar dira, helburu berriak oinarri hartuta.
Helburuak, Edukiak, Estrategia metodologikoak, baliabideak
eta
Ebaluazioa
KOLEKTIBO ESPEZIFIKOENTZAKO HEZKUNTZA-ERANTZUNA
OROHAR ZAILTASUNAK DITUZTEN IKASLEAK
Zein neurri hartzen dira?
Heziketa indartzeko neurriak, eskolan laguntzeko neurriak, eskolatze- aldia malgutzeko neurriak, curriculum desberdinak ezartzeko neurriak eta hasierako lanbide- trebakuntzarako neurriak.
Zein ikasleentzat?
Ikasteko zailtasun espezifikoak (IZE) dituzten ikasleak, egoera pertsonala edo eskolako historia dela-eta desabantailak dituzten ikasleak eta hezkuntza- premia bereziak (HPB) dituzten ikasleak.
Eskolatze-aldia malgutzeko neurriak
Eskolatze-aldia malgutzeko, ikaslea beste urte batez eskolatzen da haur-hezkuntzako edo lehen hezkuntzako aldian, ohiz kanpoko neurri gisa.
Curriculum desberdinak ezartzeko programak
Curriculum desberdinak salbuespen-neurri gisa ezar daitezke DBHko azken bi mailetarako. Irakaskuntzak berrantolatu egiten dira, ikasleek aldi horretako helburuak eta konpetentziak lor ditzaten.
Eskolan laguntzeko neurriak
Eskolan laguntzeko neurriak eskolaz kanpoko orduetan ematen diren laguntza- eta indartze- jarduerak dira. Horien bidez, ezagutza akademikoak edo ezagutza horiekin lotutako oinarrizko trebetasunak eskuratzen dira.
Hasierako lanbide-trebakuntzarako neurriak
Ikasle horiek ikasten jarrai dezaten, hezkuntza-administrazioek lanbide-heziketako beste prestakuntza batzuk ezarri eta baimendu ahal izango dituzte, ikasleen premiei egokituta. Programa horiek oinarrizko lanbide-tituluko modulu profesionalak zein premietara egokitutako beste prestakuntza-modulu batzuk izan ditzakete.
Heziketa indartzenko neurriak
Heziketa indartzeko, curriculumean ezarritako helburuak ohiko bideetatik lortzeko zailtasunak dituzten haurren premiei erantzuteko hezkuntza-jarduketak abiatzen dira.
HEZKUNTZA-PREMIA BEREZIAK DITUZTEN IKASLEAK
Desgaitasun fisikoa duten ikasleak
Egokitzapenak, batez ere, curriculuma eskuratzeko egin behar dira: arkitektura- oztopoak kendu, batetik bestera joateko gurpil- aulkia erabili, objektuei eusten eta manipulatzen laguntzeko produktuak eman eta ikasteko lekua egokitu...
Entzumen-desgaitasuna duten ikasleka
AUDIOLINGUALA
Modalitate audiolingualean, lehentasuna emango zaio ikaslea ikastetxe arruntean eskolatzeari. Horretarako, curriculum- egokitzapenak egin eta beharrezko laguntzak emango zaizkio
ELEBIDUNA
Beharrezkoa da ikasle guztiak ikastetxe berean taldekatzea; Izan ere, komunikazio-hizkuntza nagusia keinu- hizkuntza denez, funtzio hori ezingo da bete ikastetxe arruntean.
GNO duten ikasleak
Mailarik baxuenetan, garrantzitsuena adierazleak goiz detektatzea eta berehala esku hartzea da, ahalik eta zehaztasun handienarekin diagnostikatzeko bai sindromea, bai hari lotutako premiak.
Programazioak erabat planifikatuta egon behar du
Helburuen eta jardueren xedea izango da ikasleentzat normalizaziorik ahalik eta handiena lortzea eskolan, familian eta gizartean
Inguru oso egituratuak behar izaten dituzte
Estresaren kontrola landuko da, portaera desegokiak gutxitu eta egokiagoekin ordezkatuko dira, ezaugarri estereotipatuenak murriztuko dira...
Ikusmen-desgaitasuna duten ikasleak
Ahal dela, ikastetxe arruntetan eskolatuko dira, baina ONCEren Hezkuntza Laguntzako Sailak argibideak eman eta lagundu egingo du
Curriculum egokitzapen hauek egin ohi dira
Informazioa jasotzeko beste zentzumen batzuk estimulatu (bereziki, ukimena).
Braille kodea ikasi, irakurtzeko eta idazteko sistema alternatibo gisa.
Ikusmen-hondarrak estimulatu eta aprobetxatu.
Desgaitasun intelektuala duten ikasleak
Eguneroko jarduerak egitea, ohitura pertsonalak hartzea, gizartean komunikatzea eta parte hartzea...
BERANDU HASTEN DIREN IKASLEAK
Immigrazioa dela-eta berandu hasten diren ikasleek ezaugarri bereziak dituzte. Erkidego bakoitzak bere baliabideak ezartzen ditu, baina, oro har, harrera-plana izan ohi dute, eta beharrezko curriculum- egokitzapenak prestatzen dituzte.
Curriculum egokitzapenerako neurriak
Curriculum-egokitzapenak ikasle bakoitzaren premien araberakoak izango dira, eta ikasleari esleitu zaion taldea hartuko da erreferentziatzat.
Harrera naurriak
HARRERA GELAK
Ikasleak oinarrizko hizkuntza-konpetentziak eskuratuko ditu, laguntza emozional pertsonalizatua emango zaio, eta gizarteratzearekin eta bizikidetzarekin lotutako alderdiak irakatsiko zaizkio kulturarteko ikuspuntu batetik, talka kulturala arintzeko eta eskolako integrazioan laguntzeko.
GAITASUN INTELEKTUAL HANDIA DUTEN IKASLEAK
Hainbat neurri hartzen dira hezkuntza-premiei erantzuteko, hala nola haien jakin-min intelektualei kasu egitea eta ikasteko motibazioari eustea.
Egokitzapenen helburua curriculuma zabaltzea, aberastea eta malgutzea izango da.
Curriculuma zabaltzeko neurriak.
Talde malguagoa egitea.
Eskolatze-aldia malgutzeko neurriak
Curriculuma aberasteko neurriak