Please enable JavaScript.
Coggle requires JavaScript to display documents.
JARDUNBIDE EGOKIEN GUIDA - Coggle Diagram
JARDUNBIDE EGOKIEN GUIDA
ENTZUMENAREN ANIZTASUN FUNTZIONALA DUTEN PERTSONAK
Jarri ondo ikus zaitzaketen leku batean eta hurbiletik hitz egin, aurrez, pertsonaren altueran jarrita eta aurpegia estali gabe, ez eskuekin, ezta beste edozein objekturekin ere. Kontuan izan entzumenaren aniztasun funtzionala duten pertsona askokez dakitela ezpainak irakurtzen eta informazio-galera handia izan daitekeela.
Hitz egin iezaiozu begira duzunean, beti.Gorputzaren eta aurpegiaren adierazpenak eta ezpainak irakurtzea oso garrantzitsuak dira mintzairaren soinuen osagarri modura.
Saiatu gaia azkarregi ez aldatzen; ez hitz egin modu landugabean edo argota erabiliz; ez komuni8katu hitz solteekin.
Izan pazientzia komunikazioarekin. Ulertzen ez bazaitu, errepikatu mezua edo eraiki modu simpleago batean. Hori bai, esaldiak zuzena izan behar du eta antzeko esanahia duten hitzak erabili behar dira. Hitz egiten ari zaizunean ulertzen ez badiozu, ez egin ulertu diozunaren plantarik. Pertsonari ulertu ez diogula esatea komeni da, nahi duenaren berri emateko beste modu bat erabil dezan.
Espainierako Zeinu hizkuntza erabiltzen duten pertsona gorrei hitz egiteko, erabili zeinu hizkuntza hori ezagutzen baldin baduzu, eta bestela eskatu interprete profesional bat (ILSe). Kontuan izan herrialde bakoitzak bere zeinu hizkuntza duela.
Dokumenturen bat edo inprimakiren bat entregatuz gero, ziurtatu uler daitekeela. Gorrak diren pertsona batzuek zailtasunak izan ditzakete irakurtzeko eta idazteko orduan.
Kendu “gormutu” hitza zure hiztegitik, mintzaira ez erabiltzeak ez baitu esan nahi
kaltetuta duenik.
Kontuan izan beharra dago gaueko jarduerak ikusmenaren arloan egokitu behar direla, arreta pizteko argi-efektuak erabiliz, pertsonak abisatuz, etab. Jarduera horietako gehienak haur gorren beharrizanetara egokituta egoten dira eta baita uretako jarduerak ere, entzuteko protesiak, inplanteak eta abar daramatzatelako.
IKUSIZKO ANIZTASUN FUNTZIONALA DUTEN PERTSONAK
Identifika zaitez eta ziurtatu pertsona horrek berarekin hitz egiten ari zarela dakiela.
Ikusizko aniztasun funtzionala duen pertsona bati ibiltzen laguntzeko, gure besoa eskaini behar diogu, zuzenean berari besotik heldu ordez, eta pauso erdi aurrerago joan behar gara, bidean aurkitzen ditugun oztopoen berri emanez.
Zehatzak izan behar gara mezuarekin, "eskuinera edo ezkerrera" esan, adibidez, eta ez “hemen edo hor”, eta ez dugu ahozko hizkuntza keinuekin ordezkatu behar.
Leku berri batera iristen garenean, gomendagarria litzateke pertsonarekin batera joatea eta espazio berri hori deskribatzea, eremua deskribatzea, hain zuzen ere.
Ingurua ordenatuta mantendu, ez eduki ateak erdi irekita eta gauzak beren lekuan egon daitezela. Aldaketaren bat egin bada, jakinarazi iezaiozu pertsonari eta ez bertatik joan abisatu gabe.
Giroaren aldaketa txikiak mesedegarriak izan daitezke autonomiarako: ondo argiztatuta egotea, kontrastea, etab.
Ikusizko aniztasun funtzionala duten pertsona guztiek ezin dezakete informazio modu berean jaso. Ikusteko duten ahalmenaren arabera, Braillea, tinta zabalagoarekin inprimatutako informatikako tresnak eta abar beharko dituzte eta haien beharrizanetara egokitu beharko dituzte.
BURUKO GAIZOTASUNA DUTEN PERTSONAK
Buruko gaixotasuna duen pertsona batek beste edozein herritarren eskubide berdinak ditu eta beraz, gainerako pertsonak bezala tratatu behar dugu, bere ahultasunaz abusatu edo aprobetxatu gabe eta proposatzen edo eskatzen zaiona ulertzeko orduan guk besteko ahalmena duela kontuan hartuta.
Buruko nahasmendua duten pertsonek estigma deitzen den “hesi” bat daukate. Gizarteak eraiki du estigma eta gizarteak ezaugarri edo sinesmen pertsonak batzuk larriki gaitzesten dituenean sortzen da, gizarteak ezaugarri edo sinesmen horiek ezarritako arauen aurkakoak direla uste duelako.
Komunikatu modu argian, anbiguotasunik gabe eta nahasketak ekidinez.
Estresa sor dezaketen egoerak ekidin, eztabaidak edo kritikak, esate baterako.
Urduritasun edo nahasmen egoeraren bat suertat- zen denean, hezitzaileok lasaitu behar dugu lehenbizi.
Informazioa bilatu. Pertsonari gertatzen zaiona ezagutzen eta ulertzen badugu, gehiago eta hobeto laguntzeko gai izango gara.
ADIMENAREN ANIZTASUN FUNTZIONALA DUTEN PERTSONAK
Trata dezagun adinaren arabera, baina bere gaitasunetara egokituz.
Hizkera sinplea, zuzena eta argia erabiliko dugu eta ulertu gaituela bermatu beharko dugu. Naturalak eta lauak izan beharko gara ulertzeko zailtasunak dituen pertsona bati hitz egiteko orduan.
Elkarrizketa batean baliteke astiro erantzutea eta beraz, erantzuteko denbora eman beharko diegu. Pazientzia izan beharko dugu eta malguak izan beharko gara, beti babesa emanez. Pertsonak esan zaion guztia ulertu duela bermatu beharko dugu.
Behar duenean bakarrik lagundu beharko diogu eta gainerako jardueretan bere kabuz jarduten utzi beharko diogu. Ez ditugu gauzak haren ordez egin behar eta ez dugu gehiegi babestu behar. Positiboa litzateke pertsonari feedback-a ematea, gauzak behar bezala egiten ari dela jakin dezan.
5.Adimenaren aniztasun funtzionala duten pertsonek aldaketetara egokitzeko zailtasuna dute, segurtasunik eza eragiten baitiete. Komenigarria litzateke aldaketen berri ematea, gertatu baino lehen.
Beste pertsona batzuekin erlazionatzen lagundu behar diegu.
AUTISMOA ESPEKTROAREN NAHASMENDUA DUTEN PERTSONAK
Naturaltasunez hitz egin, autismoa duten pertsonak eta zu ez zarete desberdinak.
AEN duten pertsonek zailtasunak izaten dituzte komunikatzeko eta erlazionatzeko orduan. Baina horrek ez du esan nahi komunikatu eta erlazionatu ezindirenik, beste modu batera egiten dutela baizik.
Galde iezaiezu zer gustatzen zaien edota zer ez: autismoa duten pertsona batzuei musuak, besarkadak edo eskua emanez agurtzea gustatzen zaie; beste batzuek, aldiz, nahiago dute gehiegi ez ukitzea edo altuegi ez hitz egitea.
Interesa zaitez hitz egiteko orduan gogokoen dituen gaiengatik.
Saiatu zentzu bikoitza duten esaldiak, bromak, ironia edo sarkasmoa ez erabiltzen. Baliteke ez ulertzea, pertsona horrekin zauden lehen aldia bada.
Azaldu nor zaren eta zer egingo duzuen AEN duen pertsonari. Horrela, ondo ulertuko du zer gertatzenari den eta nola portatu behar den. Haiek zu bezalakoak dira.
Erabili esaldi laburrak eta saiatu jarraian galdera gehiegi ez egiten.
Hitz egiten zaudenean autismoa duen pertsonak begiratzen ez bazaitu, ez du esan nahi entzuten ari ez denik edo errespeturik gabeko pertsona denik. Emaiozu denbora, eta ez behartu.
1 more item...
ANIZTASUN FUNTZIONAL FISIKOA DUTEN PERTSONAK
Astiro edota makuluekin ibiltzen den pertsona batekin batera goazenean, gure erritmoa berarenera egokitu beharko dugu.
Gurpil-aulkian dagoen pertsona batekin hitz egiteko, bere aurrean eta bere altuera berean jarri beharko gara, ahal izanez gero.
Eskaini laguntza gauzak eramateko edo hartzeko, ateak edo leihoak irekitzeko, saltzeko makinak erabiltzeko, etab.
Pertsonak makuluak, bastoiak edo ibilgailua erabiltzen baditu, kontuan izan horiek guztiak pertsonari laguntzeko, hura eusteko eta oreka mantentzen laguntzeko direla eta beraz, pertsonarengandik hurbil utzi beharko genituzke elementu horiek guztiak.
Pertsona batek laguntza teknikoren bat erabiltzen duen ez badakigu (gurpil-aulkia, ibilgailua, teklatu bereziak, etab.), berari galdetu nola lagun diezaiokezun.
Ez inoiz gurpil-aulkia mugitu pertsonari baimenik eskatu gabe, bat-bateko mugimenduak ekidin eta irmoki gidatu.
Ez erabili komun egokituak biltegi modura, erabiltzeko moduan eta oztoporik gabe egon behar dira.
GARUN PARALISIA DUTEN PERTSONAK
Adimenaren aniztasun funtzionalari eta aniztasun funtzional fisikoari buruzko puntuetan adierazitako guztia hartu behar da kontuan.
Garun-paralisia duen pertsonak gurpil-aulkia, makuluak edo ibilgailua erabiltzen baditu edo ibiltzeko zailtasunak baditu, galdetu laguntzarik behar duen. Ez segurutzat jo laguntza behar duenik.
Zure eskaintzari ezetz esaten badio, ez gaizki hartu. Pertsonak zerbait bere kabuz egin badezake, halaxe egin behar du. Garrantzitsua da hori, pertsonak konfiantza irabaziko duelako eta trebatu egingo delako.
Hitz egin garun-paralisia duen pertsonari, eta ez bere laguntzaileari. Zurekin zuk
espero zenuen moduan ez komunikatzeak ez du esan nahi komunikatzeko gaitasunik ez duenik. Berak badaki nola erantzun behar dizun eta bere laguntzaileari haren ordez erantzuteko eskatzeko gai ere bada, beharrezkoa izanez gero,hari baimena emanda.
Pertsona mintzairaren bitartez komunikatzeko gai bada, emaiozu esaldiak eta arrazoibideak bukatzeko denbora. Ez moztu, eta mezua ulertzen ez baduzu, eskatu behar beste aldiz errepikatzeko.
Pertsonak komunikatzeko beste sistema bat edota lagungarri bat erabiltzen badu, sinbolo-taulak adibidez, ikasi horiek erabiltzen.
Utziozu erabakiak bere kabuz hartzen, bai gauza txikietarako eta bai gauza handietarako. Erabakitzea eta iniziatiba hartzea erraztu.
Pertsona horri eman edo egin diezaiokezunean pentsatzeaz gain, onartu garun paralisia duen pertsonak eman diezazukeena eta harremana aberasgarria izango da biontzat.
1 more item...