Please enable JavaScript.
Coggle requires JavaScript to display documents.
JARDUNBIDE EGOKIAREN GIDA - Coggle Diagram
JARDUNBIDE EGOKIAREN GIDA
ENTZUMENAREN ANIZTASUN FUNTZIONALA DUTEN PERTSONAK
Postura eta tono egoki batean hitz egin, berarenga ndik gertu eta ondo ikusteko moduan. Kontuan izan askok ez dakizkiela ezpainak irakurtzen.
Begietara hitz egin, arpegiak asko esaten baitu.
Naturaltasunez hitz egin, ez azkar ezta mantso. Keinuak egin informazioa jarrantsitzua denean.
Hitz solteekin ez hitz egin, ezta gaia azkar aldatu erez. Modu argian komunikatu.
Pazientea izan, gauzak errepikatu behar badira errepikatu egingo ditugu.
Entzumen urritasuna duten batzuei kosta egiten zaie irakurtzea beraz, idatzizko zerbait emandakoan ondo ikusten dela zihurtatu.
Gormutu ez erabili, ez hitzegiteak ez du nahi esan ezin duenik.
Jarduera guztiak entzumen urritasuna dutenentzat egokituak egon beharko lukete, gabez izaten direnak bezala.
IKUSIZKO ANIZTASUN FUNTZIONALA DUTEN PERTSONAK
Identifikatu zaitez eta ziurtatu berak badakiela berarekin hitz egiten ari zarela
Ibiltzen laguntzeko, gure besoa eskainiko diogu eta oztopoen berri emateko pauso erdi aurrerago joan behar dugu
Mezuak zehatzak izan behar dira, "eskubi edo ezker", eta ez "hor edo hemen".
Leku berri batean, berarekin batera joan eta lekua deskribatu
Ingurua ordenatuta mantendu, eta aldaketa berriak pertsonari jakinarazi
Giroaren aldaketa txikiak mesedagarriak izan daitezke autonomiarako ondo argiztuta egotea, kontrastea, etab.
Ikusizko aniztasun funtzionala duten pertsona guztiek ez dute informazioa modu berean jasotzen, beraz, testuak ikusteko ahalmenaren arabera egokitu behar dira.
BURUKO GAIXOTASUNA DUTEN PERTSONAK
Estigma buruko nahasmendua duten pertsonek duten "hesi" bat da, gizarteak eraikitakoa, non bertan hasten den diskriminazioa. Gizarteak eraiki badu, suntsitu ere egin dezake.
Komunikatu modu argian, anbiguotasunik gabe eta nahasketak ekidinez.
Estresa sor dezaketen egoerak ekidin, eztabaidak edo kritikak, esate baterako.
Hezitzaileok lasaitu behar dugu urduritasun edo nahasmen egoera bat sortzen bada.
Haien isiluneak eta bizi-espazioak errespetatu
Beste edozein pertsonen eskubide berdinak dituzte, eta bere ahultasunaz abusatu edo aprobetxatu gabe.
Beraien ideiak entzun eta errespetatu, nahiz eta ez ulertu edo ados ez egon
Pertsonari gertatzen zaiona gehiago ulertzen eta ezagutzen badugu hobe, beraz informazioa bilatu.
ADIMEN ANIZTASUN FUNTZIONALA DUTEN PERTSONAK
Adinaren arabera tratatu, baina bere gaitasunetara egokituz.
Hizkera sinplea, zuzena eta argia erabili
Pazientzia izan beharko dugu eta erantzuteko denbora eman, beti babesa emanez.
Erantzunetara adi egon, komunikazioa egokitu ahal izateko
Beharrezkoa denenean bakarrik lagunduko diogu, ez inoiz ez gauzak bere ordez egin. Feedback-a ematea positiboa litzateke.
Aldaketak gertatu baino lehen horien berri eman, aldaketetara egokitzeko zailtasunak edukitzen baitituzte.
Beste pertsonekin erlazionatzen lagundu behar diegu.
AUTISMOA ESPEKTROAREN NAHASMENDUA (AEN) DUTEN PERTSONAK
Naturaltasunez hitz egin, autismoa duten pertsonak eta zu ez zarete desberdinak. Horrez gain, esaldu laburrak erabili eta saiatu galdera asko jarraian ez egiten
Komunikatzeko eta erlazionatzeko zailtasunak izan arren, beste modu batean egin dezakete.
Funtsezkoa da galdetzea zer gustatzen zaien, batzuei besarkadak eta musuak gustatzen zaizkie eta beste batzueei ez.
Gogokoen dituen gaietaz hitz egiterako orduan interesa zaitez.
Bromak, ironiak, sarkasmoak... ez erabili.
Azaldu nor zaren eta zer egingo duzun, berak jakiteko nola portatu.
Ez begiratzeak hitz egiten ari zarenean ez du esan nahi ez dela ari entzuten, eman behar duen denbora
Komunikazio seinale argiak, hizkera zehatza eta keinu nabarmenak erabili. Horrez gain, irudiak, argazkiak etab. erabili.
Jarrera batzuk ezinegona eragiten diete (zarata bat, mina) eta idenfikatzen eta konpontzen saiatu behar gara
ANIZTASUN FUNTZIONAL FISIKOA DUTEN PERTSONAK
Gure erritmoa berarenera egokitu beharko dugu
Gurpil aulkian dagoen pertsona batekin hitz egiteko, bere aurrean eta altura berean jarriko gara, ahal izanez gero
Laguntza eskaini ateak edo lehioa irekitzeko, gauza hartu edo eramateko...
Makuluak, bastoiak... pertsonari laguntzeko dira beraz, pertsonarengandik hurbil utziko ditugu elementu guzti horiek
Ez badakigu laguntza teknikorik erabiltzen duen, berari galdetu nola lagundu diezaiokezun.
Baimena eskatu gurpil aulkia moitzeko, eta bat bateko mugimenduak saihestu eta irmoki gidatu
Ez erabili komun egokituak biltegi modura, erabiltzeko moduan eta oztoporik gabe egon behar dira
GARUN PARALISIA DUTEN PERTSONAK
Adimenaren aniztasun funtzionalari eta aniztasun funtzional fisikoari buruzko puntuetan adierazitako guztia hartu behar da kontuan
Gurpil aulkia, makuluak edo ibilgailua erabiltzen baditu edo ibiltzeko zailtasunak baditu, galdetu laguntzarik behar duen, baina ez segurutzat jo.
Eskaintzari ezetz esaten badio ez gaizki hartu. Garrantzitsua da zerbait bakarrik egiten badezake egitea.
Berari hitz egin eta ez bere laguntzaileari.
Utzi denbora esaldiak eta arrazoibideak bukatzeko. Ez moztu eta ulertzen ez baduzu, errepikatzeko eskatu.
Beste sistema mota bat erabilten badu komunikatzeko, ikasi horiek erabiltzen
Erabakiak bere kabuz hartzen utziozu, gauza handi eta txikietarako.
Onartzen baduzu garun paralisia duen pertsonak eman diezazukeena, harremana aberasgarria izango da biontzat.
Galdetu beldurrik gabe pertsonari gauza bat nola egin edo zer egin ez dakizunean eta pozik erantzungo dizu.