Please enable JavaScript.
Coggle requires JavaScript to display documents.
LAN ESKARIEN EREMUKO ESKU-HARTZEA - Coggle Diagram
LAN ESKARIEN EREMUKO ESKU-HARTZEA
ZER DA IBILBIDE PERTSONALA?
Denbora jakin batean jarraitu beharreko bide bat da, helburu bat lortzeko nahiarekin.
Lan munduan txertatu nahi duten pertsonentzat dira, honetan zailtasunak dituzten pertsonentzat batez ere.
IBILBIDE PERTSONALEN METODOLOGIA
Esku-hartzea pertsonalizatua izango da, elkarrizketen bidez.
Metodologia aktibo eta parte-hartzaileak aplikatuko dira, taldean jarduerak eginez.
Emaitza eta ekintza batzuk proposatuko dira, gero hauek gauzatu ahal izateko.
Banaka jarduerak egingo dira, elkarrizketa pertsonalekin bertan beharrezko informazioa jasoz.
ELKARRIZKETA PERTSONALIZATUAREN HELBURUAK
Motibazioa, autoestimua eta norberaren ezagutza areagotzea.
Planifikatutako ekintza bakoitzaren jarraipena egitea.
Eskatzailearen gizarte eta lan profila egitea.
LANERATZE-IBILBIDE PERTSONALIZATUAK GARATZEKO METODOLOGIA
Banakako ekintzak
Enplegua lortzeko tutoretza pertsonalizatuetan
azkenean laneratzea lortzen den arte jarraipena egiten da.
Autoenplegurako tutoretza pertsonalizatuetan
adibidez enpresa plan bat diseinatuko da.
Hasierako elkarrizketa diagnostikoa
, hemen laneratze ibilbide bat diseinatu eta adostuko da.
Taldeko ekintzak
Moduluen edukiak:
Enplegurako motibazioa, autonomiarako euskarria eta gizarte eta lan gaitasunen entrenamendua.
Enplegurako alderdi pertsonalak garatzea:
Laneratze eta gizarteratze prozesu batean jarduerak martxan jartzea.
ELKARRIZKETA BATEN EZAUGARRI OROKORRAK
Iraupena mugatua izan behar da.
Elkarrizketa aurrez planifikatu behar da.
Eskatzailearen eta profesionalaren arteko elkarrizketaren pribatutasuna bermatuko duen toki batean egingo dira.
Elkarrizketatzaileak rol komunikatibo jakina hartu behar du.
Elkarrizketek indibidualak eta pertsonalizatuak izan behar dute.
Hautemate-akats batzuk saihestu behar dira, hau da, aurreiritziak adibidez alde batera lagako ditugu.
ESPEDIENTE PERTSONALA
Jaso beharreko informazioak alderdi hauek hartuko ditu
Lanbide helburuak.
Egin beharreko ekintzak.
Faktore horien, gaitasunen eta premiem diagnostikoa.
Ekintza horiek egiteko konpromisoak eta akordioak.
Alderdi pertsonalak eta gizarte eta lan alderdiak.
Eskatzaileak laneratzea lortzeko jarraibideak.
Espediente pertsonalaren osaera
Konpromiso kontratua
Ekintza planaren jarraipen eta ebaluazio protokoloa
Ekintza plan pertsonalizatuaren protokoloa
Desbideratze protokoloa
Hasierako elkarrizketa diagnostikoaren protokoloa
Bertaratze kontrola
Curriculuma
Froga psikoteknikoak eta galdetegiak
PROTOKOLO EDO TRESNEN ELABORAZIOA
Informazio bilketa, antolaketa eta ebaluazioa errazteko ahalik eta galdera gutxien egingo dira.
Erakundetako informazioa jaso ahal izango da.
Askotariko egoera eta eskatzaileei begira egindakoak izan behar dira.