GALDEREN PRESTAKETA: Galderen sekuentziari dagokionez, normalean galdera errazak jartzen dira hasieran, lehenbiziko harremanari ekiteko edo sarrera gisara, eta, pixkanaka, gai nagusiari ekiten zaio.Galdetegiaren antolaketarako, berriz, irizpide hauek izan behar dira kontuan:
Poliki eta egokiro hasi behar da: lehenbiziko galderek ez dute zertan izan garrantzi handikoak, baina komunikazioa errazten lagundu behar dute.
Gaika antolatu behar da galdetegia, eta gai bakoitzak bere logika izan behar du.
Gai bakoitzean, bestalde, ahalik eta modurik zentzuzkoenean antolatu behar dira galderak.
Gai batetik besterako trantsizioa ere erraztu behar da, lotura egokien bidez. Ezin baldin bada, aski da elkarrizketatuari jakinaraztea gaiz aldatu behar dugula.
Adeitsua izan behar du inkestaren amaierak, eta eskerrak eman behar zaizkio inkestatuari. Galdetegiaren testuan ere azaldu behar du gomendio horrek.