Please enable JavaScript.
Coggle requires JavaScript to display documents.
DESGAITASUNA DUTEN PERTSONEN ESKUBIDEEI BURUZKO NAZIOARTEKO KONBENTZIOA -…
DESGAITASUNA DUTEN PERTSONEN ESKUBIDEEI BURUZKO NAZIOARTEKO KONBENTZIOA
Ideia Nagusiak
Desgaitasuna duten pertsonek beste edozeinek dituen giza eskubide eta oinarrizko askatasun berberak dituztela onartzea.
Desgaitasuna duten pertsonek giza eskubide eta oinarrizko askatasun guztiak erabat eta eraginkortasunez balia ditzaten sustatzea, babestea eta ziurtatzea.
Desgaitasunen bat duten pertsonek gizartean parte hartzeko aukera izango dutela ziurtatzea, gainerako pertsonen baldintza berberetan.
Desgaitasuna duten pertsonek gizartean erabat eta eraginkortasunez parte hartzea eragozten duten oztopoak ezabatzea.
Berezko duintasunaren errespetua, norberaren autonomia (norberaren erabakiak hartzeko askatasuna barne) eta desgaitasuna duten pertsonen independentzia sustatzea.
Ziurtatzea desgaitasuna duten pertsonek gainerako pertsonen baldintza berberetan izango dutela justiziarako sarbidea.
Desgaitasunen bat duten pertsonentzako aukera-berdintasuna sustatzea bizitzaren eremu guztietan, enplegua, hezkuntza, osasuna eta parte-hartze politikoa barne.
Egitura
Konbentzio hau 50 artikuluz osatuta dago. horien artean nabarmen daitezke hauek:
Art. 9: Irisgarritasuna
Eraikinetarako, eskoletarako, hosputaletarako, etxebizitzetarako, lantokietarako, kaleetarako... sarbidea bermatuko dute.
Art. 19: Independentziaz bizitzeko eta komunitateko kide izateko eskubidea
Bermatuko du non biziko diren, norekin biziko diren, ondo bizitzeko laguntzak izango dituztela...
Art. 7: Ezgaitasuna duten haurrak
Beste haurren eskubide berberak izateko eta askatasunez iritzia emateko konpromisoa hartzen dute.
Art. 22: Pribatutasunaren errespetua
Datu pertsonalak eta osasunari buruzko datuak babestuko dituzte
Art. 6: Desgaitasuna duten emakumeak
Emakumeek guztiek dituzten eskubide eta askatasun berberak izateko konpromisoa hartzen dute, eta berdintasuna sustatuko dute.
Art. 24: Hezkuntza
Beren talentua eta sormena, duintasuna, nortasuna eta autoestimua eta gaitasun mentalak eta fisikoak garatu ahal izango dituzte.
Art. 27: Lana eta enplegua
Lanean diskriminaziorik ez jasatea bermatuko dute, gainerako pertsonek adina irabaztea, lan-baldintza berdinak izatea...
Art. 30: Kulturan, aisialdian eta kirolean parte hartzea
Ulertzeko eta erabiltzeko errazak diren liburuak sortzea sustatuko dute, baita telebistako programak, filmak, antzezlanak... sortzea ere.
Ondorioak
Desgaitasuna duten pertsonei buruzko estereotipoen, aurreiritzien eta praktika kaltegarrien aurka borrokatzea, bizitzako esparru guztietan.
Jendartea sentsibilizatzea, kontzientzia gehiago sortzeko eta haien eskubideen errespetua sustatzeko.
Haien gaitasunei eta ekarpenei buruzko kontzientzia sustatzea.
Konbentzioaren zergatia
Konbentzioa sortu zen berme- babes-tresnak definitzeko eta ezagutarazteko, desgaitasuna duten pertsonek beren eskubideen eraginkortasunerako tresnaren berri eta kontzientzia izan dezaten.