Please enable JavaScript.
Coggle requires JavaScript to display documents.
OSASUN DETERMINATZAILEAK - Coggle Diagram
OSASUN DETERMINATZAILEAK
GIZA BIOLOGIA
ADINA
Norbanakoen adinak era eragina izaten du osasunean, izan ere, adinaren arabera zenbait gaixotasun edo gaitz pairatzeko probabilitateak handitu egoten direlako. Alzehimerraren kasu, adineko pertsonetan agertzen da normalean eta giza inmunoeskasiaren birusa gazteetan ohikoago izaten da.
GENETIKA
Herentzia genetikoak garrantzi handia du gaixotasun jakin batzuekiko aldez aurreko jarreran. Osasun-baldintza batzuk, hala nola bihotzeko gaixotasunak eta minbizi mota batzuk, ohikoagoak izan daitezke gaixotasun horien aurrekariak dituzten familietan.
INGURUGIROA
FAKTORE KIMIKOAK
Medikamentu batzuen kontsumoa gure osasuna okertu dezakete. Baita alkohola, tabakoa eta horrelako substantzia kimikoak toxikoak izaten dira gure organismoarentzako.
FAKTORE FISIKOAK
Islandian depresio pairatzeko probabilitateak oso handiak dira, izan ere, egunak laburrak izaten dira eta egunean zehar argi orduak oso baxuak izaten direlako.
FAKTORE BIOLOGIKOAK
Mikroorganismoek sortutako gaixotasunak. Malaria adibidez. Gaixotasun honen bektore gisa eltxoa da, hau da, eltxoek garraiatzen dute gaixotasun hau.
FAKTORE SOZIALAK
Familia eta lagunak: Gure inguruko pertsonek drogak kontsumitzen badituzte, zu drogatzeko probabilitateak asko handitzen dira. Baita ere talde baten parte izateko drogatzen bazara. Beraz gainerakoek zure osasunean eragin sakona du.
Baldintzatzaile sozioekonomikoak: Diru-sarreren maila, hezkuntza-maila, enplegua, etxebizitza eta finantza-segurtasuna bezalako faktoreek eragin handia dute pertsona baten osasunean. Diru-sarrera txikiagoak eta baliabide gutxiago dituztenek erronka gehiago izaten dituzte osasunari dagokionez.
Kultura eta testuinguru kulturala: Kultura-sinesmenek, arauek eta balioek eragina izan dezakete osasunarekiko jarreretan eta horrekin lotutako erabakietan, hala nola tratamendu medikoen onarpenean eta prebentzio-praktiketan.
OSASUN SISTEMA
Arreta medikorako sarbidea: Kalitatezko arreta medikoko zerbitzuetarako sarbidea funtsezkoa da osasuna mantentzeko eta hobetzeko. Horren barruan sartzen dira medikuak, ospitaleak, sendagaiak eta osasun-aseguruak .Herrialde azpigaratuek ez dute osasun sistema guk bezain eskuragarri eta oso mugatua izaten da. Afrikako biztanle askok ez dute ezta malariaren kontrako txertorik ere.
-