Please enable JavaScript.
Coggle requires JavaScript to display documents.
Materia, Substantziak - Coggle Diagram
Materia
-
-
Materia Masa
Masak materia kantitatea adierazten du; bolumenak, aldiz, materiak zenbateko espazioa hartzen duen.
Materia Mota
Materia puska bakoitzak materia-sistema bat osatzen du. Materia-sistema horiek mota bakar bateko materia edo mota askotako materiak izan ditzakete osagai. Materia mota bakoitzari substantzia purua deritzo, eta substantzia puru bakoitzak ezaugarri propio jakin batzuk ditu, gainerako substantzietatik bereizten dutenak.
Materian egoerak
Materiak ez du zertan agertu beti egoera berean, nahiz eta beti izan osagai berberak. Hau da, materia hainbat agregazio-egoeratan agertzen da: solido-egoeran, likido-egoeran eta gas-egoeran. Egoera bakoitzak berezko ezaugarri edo propietate batzuk ditu, eta zuzen-zuzenean beha dakieke ezaugarri horiei.
Gasek, aldiz, dauden ontziaren forma hartzeaz gainera, ez dute bolumen jakinik: ontziaren bolumen osoa betetzen dute.
Likidoek ez dute forma propiorik, eta dauden ontziaren forma hartzen dute. Dena den, likidoek berezko formarik izan ez arren, bolumen jakin bat dute.
Solidoek forma eta bolumen propioa edo berezkoa dute. Hala, objektu solido baten forma eta neurria ez dira aldatzen, objektua lekuz aldatuta ere.
-