Please enable JavaScript.
Coggle requires JavaScript to display documents.
IKASTETXEKO GOBERNU ETA PARTE-HARTZE ORGANOAK, HEZKUNTZA-SISTEMAREN…
IKASTETXEKO GOBERNU ETA PARTE-HARTZE ORGANOAK
ZUZENDARITZA-TALDEA
Zuzendaritza-taldea ikastetxeko gobernu-
organo betearazlea da.
Ikasketaburua.
Esparru akademikoari dagokion
guztiaren agintea du. Irakaslearen eta ikasleen arteko ekintza guztiak koordinatzen ditu. Gainera, ordutegiak eta urteko programak diseinatzen ditu. Zuzendaria ordezkatzen du hura ez dagoenean
Idazkaria.
Ikastetxeko erregimen ekonomikoa
eta administratiboa kudeatzen ditu eta ikastetxeko baliabide guztiak koordinatzen ditu. Bileren aktak egiten ditu, erabakien fede ematen du, ziurtagiriak ematen ditu, liburuak eta artxiboak zaintzen ditu...
Zuzendaria.
Ikastetxeko agintari gorena da eta
administrazioa ordezkatzen du. Jarduera guztiak zuzendu eta koordinatzen ditu, eta langile guztien buru da. Horrez gain, legeak eta indarrean dauden gainerako xedapenak betetzen direla bermatu behar du.
GURASO ELKARTEAK
IGEak batzorde baten bitartez antolatzen dira. Batzorde horretako kideek borondatez aurkezten dute bere burua edo bhautatu egiten dituzte.
IGEak bestak beste, familiak ikastetxearen kontrolean eta kudeaketan duten partaidetza sustatzen du, ikastetxeari laguntzen dio zeregin jakin batzuetan eta familiei laguntzen die ikastetxearen lotutako alderdi batzuetan
Ikasleen familiek ere ikastetxeen funtzionamenduan parte hartu ahal izango dute.
ESKOLA-KONTSEILUA
Ikastetxeko eskola kontseilua eskolako komunitate osoak ikastetxeen gobernuak parte hartzeko organoa da
Honako hauek osatzen dute
Irakasleen klautroko ordezkaria
Familien ordezkariak
Ikasketaburua
Irakasleak ez diren langileak
Zuzendaria
Udaletxeko langile bat
Eskola kontseiluaren ardurak
Ikastetxeko kudeaketaren eta funtzionamenduaren funtzionamendua hobetzea
Bizikidetzaren aldeko neurriak eta egitasmoak proposatzea
Ikastetxeko instalazioak eta ekipamendua kontserbatzea
Zuzendariaren hautaketan parte harztea
Ikastetxearen funtzionamendu orokorra aztertzea
IRAKASLEEN KLAUSTROA
Irakasle guztiek ikastetxearen gobernuan parte hartzeko organoa da. plangintzari, koordinazioari eta ikastetxeko hezkuntza-kontuekin lotutako erabakiak hartzeari eta ebaluatzeari dagozkien alderdiak lantzen dituzte.
Tutoreak
. Talde/ikasgela bereko irakasleak
koordinatzen dituzte.
Koordinazio pedagogikorako batzordea.
Alderdi akademikoak eta hezkuntzari dagozkionak koordinatzen dituen organoa da. Ikastetxeko departamentu guztietako buruek osatzen dute.
Taldeko irakasleak.
Talde berari irakasten
dioten hainbat arlotako irakasleak dira.
Curriculumetik kanpoko jardueren taldea.
Curriculumetik kanpoko jarduerak koordinatzen dituzten irakasleek osatzen dute.
Irakaskuntza koordinatzeko departamentuak.
Espezialitate bereko irakasleek osatzen dituzte, eta beren arloko irakaskuntza antolatzeaz eta garatzeaz arduratzen dira. Adb: Matematika-departamentua
HEZKUNTZA-SISTEMAREN EGITURA
HELDUEN HEZKUNTZA
Unibertsitatera sartzeko probak
DBHko eta batxilergoko tituluak lortzeko proba libreak
Helduentzako aurrez aurreko edo urruneko prestakuntza,
Prestakizun irekia
Etab...
UNIBERTSITATEKO HEZKUNTZA
Bigarren zikloa:(masterra). 60 eta 120 ECTS
kreditu arteko iraupena du; ikasturte batean
edo bitan banatzen dira.
Hirugarren zikloa: ( doktoregoa) Hiru eta lau urte
artean irauten du,eta bi ziklotan banatzen da:
Ikasketa-zikloa, gutxienez 60 kreditukoa.
Masterraren zikoaren parte izan daiteke
Ikerketa-zikloa. Amaitzeko, ikasleak ikerlan
bat (doktorego-tesia) egin eta defendatu
behar du.
Lehenengo zikloa: (gradua). 180 eta 240 ECTS
kreditu arteko iraupena du;hiru edo lau
ikasturtetan banatzen dira.Amaitzeko, gradu
amaierako lana egin eta defendatu behar da.
IRAKASKUNTZA BEREZIAK
HIZKUNTZEN IRAKASKUNTZA
Hizkuntza Eskola Ofizialen bidez, hezkuntza hainbat atzerriko hizkuntza erregimen berezian
ikasteko aukera ematen diete herritarrei.
Nagusiki, atzerriko hizkuntzaren bat hobetu
edo ikasi nahi dutenentzat edo gaitasun-
ziurtagiri bat lortu nahi dutenentzat izaten dira.
Irakaskuntza artistikoa
Hezkuntza sistemako irakaskuntza multzo honen helburua da kalitatezko hezkuntza artistikoa ematea eta musikaren, dantzaren, arte plastikoen, diseinuen eta kultura ondsasunen kontserbazioaren arloko etorkizuneko profesionalen trebakuntza bermatzea.
KIROL IRAKASKUNTZA
Irakaskuntza mota honen xedea da ikasleak kirol-sistemako jarduera profesionalerako prestatzea hainbat mailatako (hastapena, teknifikazioa eta goi-mailako errendimendua kirol modalitatea edo espezialitateetan, bai eta prestatutako profesionalak lan- eta kirol-munduaren bilakabidera egokitzea ere.
IKASKUNTZA OROKORRAK
Lehen Hezkuntza (LH)
Sei ikasturte ditu (lehenengotik seigarrenera) eta arloka dago antolatuta. Sei urtetik 12ra arteko haurrak hartzen ditu. Oinarrizko hezkuntza denez, derrigorrezkoa eta doakoa da.
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (DBH)
Normalean, hamabi urtetik hamaseira arteko ikasleak hartzen ditu eta lau ikasturte dauzka.
Hezkuntza akademikoaren bidea:
Batxilergoa egin nahi duten ikasleei zuzendua
Hezkuntza aplikatuen bidea:
Lanbide
Heziketara bideratua.
Haur Hezkuntza (HH)
Hezkuntza-aldi hau jaiotzen direnetik 6 urtera bitarteko haurrek jasotzen dute.
Bigarren zikloa
doakoa eta borondatezkoa da, eta 3 urtetik 6 urtera bitarteko haurrak hartzen ditu.
Lehenengo zikloa
hiru urtera artekoa da.
Lanbide-heziketa
Zenbait lanbidetan aritzeko, lanean hasteko eta bizitza sozial, kultural eta ekonomikoan aktiboki parte hartzeko gaitzen duten prestakuntzen multzoa da.
Oinarrizko Lanbide Heziketa
Erdi Mailako Prestakuntza Zikloak
Goi Mailako Prestakuntza Zikloak
Batxilergoa
Borondatezkoa, Bi ikasturtetan banatzen da; beraz, normalean hamasei urtetik hemezortzira bitarteko ikasleak hartzen ditu.