Gure gizartean era askotako bazterketak izan daitezke, eta, horrela, badira
gizarte bazterketa nozitzen duten pertsonak edo taldeak. Pertsona edo talde horiek zailtasunak, batzuetan gaindiezinak, aurkitzen dituzte gizarteratzeko, horrexetarako
laguntza eta elkartasun neurriak hartzen ez badira. Gizarte zerbitzuen ahaleginak hurrengo hauetara zuzentzen dira, gehien bat.
● Drogamenpekotasun arazoak dituzten pertsonei laguntzeko, arazoari
aurrea hartzeko eta pertsona horiek gizarteratzeko jarduerak egitea.
-
● Gizarteratze programak garatzeak helburu hau du: gizarteratzeko
bideak abiaraztea, batez ere, lanpostua lortzeko eragozpen handienak dituzten pertsonak laneratzean.
● Gaixotasun psikikoak dituzten pertsonei laguntzea, lanbide programen
bitartez, eta ostatu zerbitzuak ematea.
-
-
-
-