Please enable JavaScript.
Coggle requires JavaScript to display documents.
GIZARTERATZE GOI MAILAKO TEKNIKARIA GIZARTERATZE ETA LANERATZE PROZESUAN -…
GIZARTERATZE GOI MAILAKO TEKNIKARIA GIZARTERATZE ETA LANERATZE PROZESUAN
Gizarte bazterkeria egoeran dauden pertsonen gizarteratzearekin eta laneratzearekin zerikusia duen edozein zerbitzutan egin dezake lan.
TEKNIKARI BATEN KONPETENTZIAK
KONPETENTZIA OROKORRAK: Gizarteratzaileak laneratze eta gizarteratze programak ezarri eta antolatu behar ditu.
BERARIAZKO KONPETENTZIA TEKNIKO PROFESIONALAK
Gizarte-trebetasunari loturiko teknikak aplikatu beharko ditu.
Laneratzeko esku-hartzea planifikatu beharko du.
Gizarteratze- eta laneratze testuinguruak aztertu beharko ditu.
KONPETENTZIA SOZIOLABORALAK
Norberaren eta langilearen eskubide eta betebeharrak defendatu beharko ditu.
Lan taldearekin aktiboki parte hartu eta elkarlanean aritu beharko du.
Inguruarekin pertsonarteko harreman egokiak ezarri beharko ditu.
ZEHARKAKO KONPETENTZIAK
Malgutasuna izatea
Lan ingurunearen eta pertsonen arteko bitartekari izatea
Segurtasuna eta konfidantza transmititzea
TEKNIKARI BATEN FUNTZIOAK
Aholkularitza: Eskari zehatzen inguruko informazio espezializatua emateko prozesuari deitzen zaio aholkularitza
Formazioa
Lan izaerako alderdiak, zereginaren formazioa, etab.
Lanarekin zerikusia duten trebetasunak: gizarte-trebetasunak, autonomia-ohiturak...
Lana bilatzeko askotariko tekniken irakaskuntza.
Motibazioaren errefortzua.
Orientazioa
Informazioa jasotzeko lehenengo bakarkako elkarrizketa egin.
Pertsonaren beharrak zehaztu, ikertu eta hutsuneen eta gaitasunen azterketa egin, baita bere profila definitu ere.
Bakarkako proiektuak planifikatu eta landu.
Pertsonaren ekintza plana negoziatu.
Laguntzak jasotzeko izapideak bideratzea
Informazioa: Eskaria identifikatu eta bideratu behar da.
Ebaluazio jarraitua: Pertsona bakoitzari lagundu egiten zaio eta haren jarraipena egiten da.
Arreta pertsonalizatua
TEKNIKARIAREN FUNTZIOAK ENPRESARI DAGOKIONEAN
Enpresaren sentsibilizazioa, hau da, kolektibo hauek kontratatzean dituzten onuren informazioa ematea
Hezkuntza beharren ezagutza
Enpresan dagoen pertsonaren jarraipena
Lanpostuaren ezaugarrien azterketa
TEKNIKARIAREN FUNTZIOAK INGURUARI DAGOKIONEAN
Ingurunearen, komunitatearen eta esku-hartzen duten agenteen koordinazioa, erlazioa eta dinamizazioa
Ingurunean dauden baliabideen ezagutza eta beraiekin harremana mantentzea.