PAX ROMANA: K.o. I. eta II. mendeetan lortu zuen erromatar zibilizazioak GOREN UNEA; besteak beste, Augusto, Klaudio, Vespasiano, Trajano (13) eta Marko Aurelio enperadoreen agintaldietan. Aldi horri pax romana esaten zaio, aurrekoa baino askoz lasaiagoa izan zelako. Bakealdiak ekonomiaren eta kulturaren goraldia ekarri zuen. Inperioak orduan izan zuen hedadurarik handiena: Britainiar uharteetatik (iparra) Sahararaino (hegoa), eta Mesopotamiatik (ekia) Hispaniaraino (mendebaldea). Erroma zen hiriburua.Garai hartan areagotu egin zen erromanizazioa: kultura, bizimodua, hizkuntza, legeak, jainkoak, artea, hiri sorkuntza, erromatar herritargoa...