Ernalketa deritzo bi zelula sexual elkartzeari. Ernalketa gertatzeko, pertsonetan, gizonezkoaren semenean dauden espermatozoideak emakumearen baginan sartu behar dute. Espermatozoideek, bagina eta uteroko pareta likatsuetatik barrena igeri eginez, Falopioren tronparaino iristen dira. Han, obuluren bat aurkitzen badute, ernaldu egingo dute.
Espermatozoidea obuluaren barrura sartzen denean gertatzen da ernalketa: espermatozoide bakarra obulu bakoitzeko. Espermatozoidearen eta obuluaren nukleoak elkartuz, nukleo bakar berri bat osatzen dute. Espermatozoideak ernaldutako obuluari zigotoa edo “arrautza” deitzen zaio. Arrautza hori uterora jaisten da eta uteroaren paretari itsatsita geratzen da; hori da haurdunaldiaren hasiera.
Bestalde, obulua ez bada ernaltzen, kanpora ateratzen da odol-isuri batekin.
Emakumeek 28 egunetik behin, gutxi gorabehera, obulu heldu bat askatzen dute obulutegitik. Obulua ez bada ernaltzen, kanpora ateratzen da, haurdunaldirako prestatuta zegoen endometrioko paretekin, eta odol-jarioarekin. Horri hilekoa deritzogu.
-
-
-