Eskala-ekonomiak lortzea: Eskala-ekonomiak lortzeko, oso merkatu zabalak behar dira, ekoizpena handitu behar baita, kostuak murrizteko. Horren helburua da eskala-ekonomiak lortzeko nahikoa ekoizpen-bolumen lortzea. Azken urteetan, muga-zergak murriztearekin batera, merkatuak zabaldu egin dira, eta enpresa handiagoak sortu dira. Enpresa horiek dute ahalmen handiena eskala-ekonomiak baliabtzeko, eta Espainian badira halako enpresa batzuk: Inditex, Freixenet, BBVA, Seat…