Please enable JavaScript.
Coggle requires JavaScript to display documents.
giza - Coggle Diagram
giza
-
Euskal konkistatzaileak
AMERIKAREN KONKISTA
Amerika, Kolonek aurkitutako lurraldea, aberatsa zen urre eta zilarretan, zeinak baitziren oso mineral preziatuak Europako merkataritzan. Errege-erregina Katolikoek beren ekonomia hedatzeko merkataritza ibilbide berriak ikertu zituzten eta Ameriketako lurretan finkatu ziren
Amerikaren konkistatzaileei monarkiak eskaintzen zizkien KAPITULAZIOEK erakarrita, gero eta euskal itsasgizon gehiago inplikatu ziren asmo haietan. Kontratu bat zen, konkistatutako lur berrien gaineko eskubide politiko eta ekonomiko zabalak eskuratzen zituzten konkistatzaileek, monarkiak lurralde haien gaineko subiranotasuna bereganatzearen trukean
-
KONKISTAREN LEHEN ETAPA
Kristobal Kolonek 1492an Amerika aurkitu eta hurrengo hiru hamarraldietan, hainbat esplorazio handi egin ziren lurralde hartan eremu aberatsagoak aurkitzeko, baina etapa hartan ez zuten lurralde gehiago konkistatu
Konkistaren etapa hartan parte hartu zuten esploratzaileen artean, JUAN SEBASTIAN ELKANO gailendu zen; Magallanes hil ondoren, hark hartu zuen munduaren inguruan lehenengoz itzulia egin zuen itsasontziaren buruzagitza (1519-1522)
-
-
-