Please enable JavaScript.
Coggle requires JavaScript to display documents.
11.GAIA NAZIOARTEKO MERKATARITZA - Coggle Diagram
11.GAIA
NAZIOARTEKO MERKATARITZA
Herrialdeak berak ez dituen edo gutxi dituen ONDASUNAK ETA ZERBITZUAK lortzeko egiten da.
EKOIZPEN KOSTUAK:
Zer ekoizpen bitarteko dauden eta zer teknologia erabiltzen den. Bertako eskulanaren kostua baxuenetakoa denetako herrialdetara joaten dira ekoiztera.
ESKARIA:
Eskariak nazioarteko merkataritza sustatzen du, praktikan oso zaila baita herrialde batek bere kabuz bertako biztanleen lehentasunak edo zaletasunak asetzeko beharrezko guztia ekoiztea.
ADUANA BATASUNA:
Aduana-batasunek prozedura-, arau- eta muga-zerga sistema komuna aplikatzen dute beren inportazio, esportazio eta iragaitzazko merkantzia guztietarako edo ia guztietarako.
SALGAIEN ZIRKULAZIO ASKEA:
Salgaien zirkulazio askea aduana-eskubideak eta murrizketa kuantitatiboak ezabatzean oinarritzen da, baita ondorio baliokideak dituzten neurriak debekatzean ere.
ESPEZIALIZAZIOA ETA ABANTAILA KONPARATIBOA
Nazioarteko merkataritzaren bidez herrialdeek etekinak lortzeko, aukera-kostua aintzat hartuta beste herrialdeekiko merkataritzan abantaila emango diena soilik ekoitzi behar dute.
MERKATARITZA ASKEA
Nazioarteko merkataritzan murrizketa edo oztopo guztiak desagerraraztea
Lehia areagotuz gero, aurrerapena sustatzen baita
Ekoizpen-baliabideen efizientzia handiagoa:
Beste herrialdeekiko abantaila konparatiboa ematen dioten ondasunetan espezializatuz gero, herrialde batek bere ekoizpen-aukerak areagotzen ditu,
Lehia sustatzen eta areagotzea:
Herrialde jakin bateko merkatuan atzerritar lehiakideak sartzen badira, bertako enpresek efizientzia handiagoa lortu behar dute, merkatu-kuota (Bezeroak) ez galtzeko. Horrek prezioak jaistea eragiten du, bai eta produktuen kalitatea eta prestazioak hobetzea ere.
Ondasunen eta zerbitzuen kalitate eta aniztasun handiaga:
Nazioarteko merkataritzarik gane, produktu jakin batzuk ez genituzke izango, edo urriak izango lirateke.
Eskala-ekonomiak lortzea:
Eskala-ekonomiak lortzeko, oso merkatu zabalak behar dira, ekoizpena handitu behar baita, kostuak murrizteko. Horren helburua da eskala-ekonomiak lortzeko nahikoa ekoizpen-bolumen lortzea.
PROTEKZIONISMOA
PROTEKZIONISMOA esaten
zaio herrialde batean, herrialdeko
industria babesteko helburuz,
atzerriko produktuen sarrera
mugatzeko hartutako neurrien
multzoari.
Interes orokorrerako estrategikotzat jotzen diren industriak babestea:
Adibidez, herrialdearen defentsarekin lotutakoak.
Industrializazio eta enplegua sustatzea:
Bi helburu nagusirekin: atzerriko produktuak herrialdekoekin ordezkatzea, eta enpresen etekinen eta langileen soldaten bidez herrialdeko errenta handitzea.
Gora egiten ari diren industriak garatzea:
Lehiakortasuna lortzeko lagungarriak diren faktore jakin batzuek denbora behar izaten dute garatzeko.
Diru biltzea:
urrerago azalduko dugunez, herrialde bateko edo aduana-lurralde bateko agintariek empresa inportatzaileei zenbateko jakin bat kobratzea oso diru-iturri garrantzitsua da.
Beste herrialde batzuetako produktuen inportazioak murrizteko hartzen diren neurrien artean ahuek dira erabilienak:
Inportazioak zergapetzea: Haien helburua da atzerrriko produktuak garestitzea, herralde barnekoekin lehiatzeko zailtasun handiagoak izan ditzaten.
Atzerriko produktuen kantitatea mugatzeko kuotak edo kontingenteak ezartzea: Ondasun jakin bat zer kantitatetan inporta daitekeen mugatean datza.
Herrialdearen barneko industriak babesteko eta hedatzeko lagungarriak diren merkataritza eta industria-politikak ezartzea: Horri esker, herrialdeko enpresek laguntzak jasotzen dituzte, eta abaintaila dute atzerriko enpresekiko lehian.
Muga-zergak ez diren oztopoak: Inportazioei oztopoak jartean datza, baina ez zergen bidez, beste traba batzuen bidez baizik