Please enable JavaScript.
Coggle requires JavaScript to display documents.
NAZIOARTEKO MERKATARITZA - Coggle Diagram
NAZIOARTEKO MERKATARITZA
-
ESPEZIALIZAZIOA ETA ABANTAILA KONPARATIBOA
herrialdeek aukera-kostua aintzat hartuta erabakitzen dute zer ondasun eta zerbitzu ekoitzi.
PROTEKZIONISMOA esaten zaio herrialde batean, herrialdeko industria babesteko helburuz, atzerriko produktuen sarrera mugatzeko hartutako neurrien multzoari.
Inportazioak zergapetzea: Inportazioei aduanetan ezartzen zaizkien zergei muga-zerga esaten zaie. Haien helburua da atzerrriko produktuak garestitzea, herralde barnekoekin lehiatzeko zailtasun handiagoak izan ditzaten.
Atzerriko produktuen kantitatea mugatzeko kuotak edo kontingenteak ezartzea: Ondasun jakin bat zer kantitatetan inporta daitekeen mugatean datza.
Diru biltzea:aduana-lurralde bateko agintariek empresa inportatzaileei zenbateko jakin bat kobratzea oso diru-iturri garrantzitsua da
Muga-zergak ez diren oztopoak: Inportazioei oztopoak jartean datza, burokrazia-izapide konplexuak, inportatutako ondasunei kalitate-arau jakin batzuk betearaztea, etiketa bereziak jarri beharra, inportazioak egin aurretik gordailuak egiteko betebeharra….
Gora egiten ari diren industriak garatzea: Lehiakortasuna lortzeko lagungarriak diren faktore jakin batzuek denbora behar izaten dute garatzeko.
Herrialdearen barneko industriak babesteko eta hedatzeko lagungarriak diren merkataritza eta industria-politikak ezartzea: Horri esker, herrialdeko enpresek laguntzak jasotzen dituzte, eta abaintaila dute atzerriko enpresekiko lehian.
Industrializazio eta enplegua sustatzea: atzerriko produktuak herrialdekoekin ordezkatzea, eta enpresen etekinen eta langileen soldaten bidez herrialdeko errenta handitzea.
Interes orokorrerako estrategikotzat jotzen diren industriak babestea: Adibidez, herrialdearen defentsarekin lotutakoak.
-
DIBISEN MERKATUA
Nazioarteko merkataritza dibisak erabiliz egiten da. Dibisa esaten zaio herrialdekoa bertakoa ez den diruari.
Balio-irabazteen edo balio-galeren aurreikuspenak: etorkizunari begira sortutako espektatibek ere eragina dute truke-tasan
Moneta-gaietako agintarien jarduna: Banku zentralek, beren helburuak lortzeko, edo muturreko gorabeherarik ez sortzeko, truke-tasen merkatuan esku hartzen dute, eta beren moneta saldu edo erosi eginten dute
Diruaren prezioa: Finantza-bitartekariek gordailuak dibisa jakin batekin ordaintzen dituztenena interes-tasa igotzen bada, moneta hori erakargarriagoa da atzerrriko inbertitzailentzat.
Inflazio-tasa: Herrialde batean inflazioak gora egiten badu, baina ez gainerako herrialdeetan, herrialde horretako prezioak igo egiten dira eta esportazioak murrizten dira
Ondasunen eta zerbitzuen esportazioak eta inportazioak: Esportatzaileak ezartzen du zer monetatan egin nazioarteko transakzio jakin bat
Dibisa bat urria denean, bai eskaria handia delako bai beste dibisa batzuekin alderatuz gutxi dagoelako, haren prezioa igo egiten da
dibisa bat ugaria denena, gehiegizko eskaintza dagoelako edo beste divisa batzuen eskaintzarekin alderatuta gehiago dagoelako, balioa galtzen du.