Please enable JavaScript.
Coggle requires JavaScript to display documents.
NAZIOARTEKO MERKATARITZA: Herrialdeak berak ez dituen ONDASUNAK ETA…
NAZIOARTEKO MERKATARITZA: Herrialdeak berak ez dituen ONDASUNAK ETA ZERBITZUAK lortzea.
Ekoizpen kostuak
: Bi faktore hauen araberakoak dira. Zer ekoizpen bitarteko dauden eta zer teknologia erabiltzen den.
Eskaria:
Herrialde batek bere kabuz bertako biztanleen lehentasunak edo zaletasunak asetzeko beharrezko guztia ekoiztea.
Aduana lurraldea:
Salgaien zirkulazio askea duen eremu geografikoa. Ez du nahietaez bat etorri behar herrialde jakin baten muga politikoekin.
Merkataritza askea:
Egungo ekonomiaren globalizatuan, merkataritza askeak aukera eman du HERRIALDEEN ARTEKO MERKATARITZAK OZTOPORIK EZ IZATEKO,
Ekoizpen baliabideen efizientzia handiagoa
: Beste herrialdeekiko abantaila konparatiboa ematen dioten ondasunetan espezializatuz gero, herrialde batek bere ekoizpen-aukerak areagotzen ditu, horrek enplegua eta aberastasuna sortzen ditu.
Lehia sustatzen eta areagotzea
: Herrialde jakin bateko merkatuan atzerritar lehiakideak sartzen badira, bertako enpresek efizientzia handiagoa lortu behar dute, merkatu-kuota ez galtzeko. Horrek prezioak jaistea eragiten du, bai eta produktuen kalitatea eta prestazioak hobetzea ere.
Ondasunen eta zerbitzuen kalitate eta aniztasun handiagoa.
Nazioarteko merkataritzarik gabe, produktu jakin batzuk ez genituzke izango, edo urriak izango lirateke.
Eskala-ekonomiak lortzea:
Eskala-ekonomiak lortzeko, oso merkatu zabalak behar dira, ekoizpena handitu behar baita, kostuak murrizteko. Horren helburua da eskala-ekonomiak lortzeko nahikoa ekoizpen-bolumen lortzea
Protekzionismoa:
Herrialde batean, herrialdeko industria babesteko helburuz, atzerriko produktuen sarrera mugatzeko hartutako neurrien multzoa
Interes orokorrerako estrategikotzat jotzen diren industriak babestea:
Adibidez, herrialdearen defentsarekin lotutakoak.
Industrializazio eta enplegua sustatzea:
Bi helburu nagusirekin: atzerriko produktuak herrialdekoekin ordezkatzea, eta enpresen etekinen eta langileen soldaten bidez herrialdeko errenta handitzea.
Gora egiten ari diren industriak garatzea:
Lehiakortasuna lortzeko lagungarriak diren faktore jakin batzuek denbora behar izaten dute garatzeko. Teknologiak, eskala-ekonomiek, produktubitateak…
Diru biltzea:
Herrialde bateko edo aduana-lurralde bateko agintariek empresa inportatzaileei zenbateko jakin bat kobratzea oso diru-iturri garrantzitsua da
Atzerriko produktuen kantitatea mugatzeko kuotak edo kontingenteak ezartzea:
Ondasun jakin bat zer kantitatetan inporta daitekeen mugatean datza
Herrialdearen barneko industriak babesteko eta hedatzeko lagungarriak diren merkataritza eta industria-politikak ezartzea:
Horri esker, herrialdeko enpresek laguntzak jasotzen dituzte, eta abaintaila dute atzerriko enpresekiko lehian
Muga-zergak ez diren oztopoak:
Inportazioei oztopoak jartean datza, baina ez zergen bidez, beste traba batzuen bidez baizik
Inportazioak zergapetzea:
Inportazioei aduanetan ezartzen zaizkien zergei muga-zerga esaten zaie. Haien helburua da atzerrriko produktuak garestitzea, herralde barnekoekin lehiatzeko zailtasun handiagoak izan ditzaten
Espezifikoa
: inportatutako unitate fisiko bakoitzeko zenbateko finko bat
Ad valorem
: Salgaiaren balioarekiko proportzionala den zerga finko bat
Espezializazioa eta abantaila konparatiboa:
Merkataritzan abantaila emango diena soilik ekoitzi behar dute. Zer ondasun eta zerbitzu ekoizteko gai diren aztertzen dute, eta nazioarteko merkataritzan beste ondasun eta zerbitzu batzuekin trukatzean efizientzia-mailarik handiena dakartenak hautatzen dituzte.