Nazioarteko merkataritza dibisak erabiliz egiten da. Dibisa esaten zaio herrialdekoa bertakoa ez den diruari.
Dibisa bat urria denean, bai eskaria handia delako bai beste dibisa batzuekin alderatuz gutxi dagoelako, haren prezioa igo egiten da, salgaiekin gertatzen den bezala. Aldiz, dibisa bat ugaria denena, gehiegizko eskaintza dagoelako edo beste divisa batzuen eskaintzarekin alderatuta gehiago dagoelako, balioa galtzen du.
Dibisa baten truke-tasak dibisa horrek beste batekiko duen prezioa adierazten du.
Eskeinitako dolar-kopura Q1etik Q2ra handitzen bada, eskaintzaren kurbak eskuinerantz egiten du.Horren ondorioz, euroaren truke-tasa dolarrarekiko (€/$) 0,90 etik 0,70era aldatzen da dolarreko, hau da euroaren balio-irabaztea dago, eta haren truke-tasa jaitsi egiten da, dolar bat erosteko euro gutxiago behar direlako.
Eskatutako dolar kopurua Q1-etik Q2-ra handitzen bada, eskariaren kurbak eskuinera egiten du. Horren ondorioz, euroaren truke-tasa dolarrarekiko (€/$) 0,90etik 1,25era aldatzen da dolarreko; hau da, euroaren balio-galera dago, eta haren truke-tasa igo egiten da, dolar bat erosteko euro gehiago behar delako.
Ondasunen eta zerbitzuen esportazioak eta inportazioak: Esportatzaileak ezartzen du zer monetatan egin nazioarteko transakzio jakin bat; eskuarki, herrialdeko moneta edo amerikar dolarrak izaten dira. Hori dela eta, erosleek adostutako dibisa eskatuko dute, eta beste dibisa batzuekiko truke-tasak gora egitea eragingo du, eta beste haienak honekiko bera egitea.
Inflazio-tasa: Herrialde batean inflazioak gora egiten badu, baina ez gainerako herrialdeetan, herrialde horretako prezioak igo egiten dira eta esportazioak murrizten dira;hortaz, herrialde horretako monetaren eskari txikiagoa dago.
Diruaren prezioa: Finantza-bitartekariek gordailuak dibisa jakin batekin ordaintzen dituztenena interes-tasa igotzen bada, moneta hori erakargarriagoa da atzerrriko inbertitzailentzat.
Balio-irabazteen edo balio-galeren aurreikuspenak: etorkizunari begira sortutako espektatibek ere eragina dute truke-tasan. Moneta jakin batek balioa galtzeko joera badu edo egoera ekonomikoa okertzen ari bada, ekonomia-eragileek berehala trukatu nahi izaten dute moneta hori, balioa galdu aurretik. Horretarako, merkatuan eskaintzen dute, beste moneta indartsuago batzuen truke.
Moneta-gaietako agintarien jarduna: Banku zentralek, beren helburuak lortzeko, edo muturreko gorabeherarik ez sortzeko, truke-tasen merkatuan esku hartzen dute, eta beren moneta saldu edo erosi eginten dut