Please enable JavaScript.
Coggle requires JavaScript to display documents.
11.GAIA. NAZIOARTEKO MERKATARITZA - Coggle Diagram
11.GAIA. NAZIOARTEKO MERKATARITZA
Beste herrialde batzuekin merkataritzan aritzeko arrazoia: herrialdeak berak ez dituen ONDASUNAK ETA ZERBITZUAK lortzea. Lurralde jakin batean ondasun eta zerbitzu batzuk ez edukitzea edo urriak izatea.
PENTSAMENDU JOERA
Merkataritza Askea
: Egungo ekonomiaren globalizatuan, merkataritza askeak aukera eman du HERRIALDEEN ARTEKO MERKATARITZAK OZTOPORIK EZ IZATEKO, eta horrek abantaila konparatiboaren teoria gauzatzen du.
Lehia sustatzen eta areagotzea:
Herrialde jakin bateko merkatuan atzerritar lehiakideak sartzen badira, bertako enpresek efizientzia handiagoa lortu behar dute, merkatu-kuota ez galtzeko.
Ondasunen eta zerbitzuen kalitate eta anitasun handiaga:
Herrialde jakin bateko merkatuan atzerritar lehiakideak sartzen badira, bertako enpresek efizientzia handiagoa lortu behar dute, merkatu-kuota ez galtzeko.
Ekoizpen-baliabideen efizientzia handiagoa:
Beste herrialdeekiko abantaila konparatiboa ematen dioten ondasunetan espezializatuz gero, herrialde batek bere ekoizpen-aukerak areagotzen ditu
Eskala-ekonomiak lortzea:
Eskala-ekonomiak lortzeko, oso merkatu zabalak behar dira, ekoizpena handitu behar baita, kostuak murrizteko. Horren helburua da eskala-ekonomiak lortzeko nahikoa ekoizpen-bolumen lortzea.
ZENBAIT ATAL:
EKOIZPEN- KOSTUAK:
eragin erabakigarria dute ondasunen eta zerbitzuen salmentarako ezarritako prezioetan, eta bi faktore hauen araberakoak dira.
ESKARIA:
Praktikan oso zaila baita herrialde batek bere kabuz bertako biztanleen lehentasunak edo zaletasunak asetzeko beharrezko guztia ekoiztea.bertako ekoizpenak Ase ezin dituen ondasunak inportatzen ditu
ADUANA LURRALDEA
: salgaien zirkulazio askea duen eremu geografiko bat da, eta ez du nahietaez bat etorri behar herrialde jakin baten muga politikoekin.
ESPEZIALIZAZIOA ETA ABANTAILA KONPARATIBOA
Baina ESPEZIALIZATZEA soilik ez da nahikoa, beharrezkoa da hori ZENTZUZ egitea ere. Nazioarteko merkataritzaren bidez herrialdeek etekinak lortzeko, aukera-kostua aintzat hartuta beste herrialdeekiko merkataritzan abantaila emango diena soilik ekoitzi behar dute.
Zer ondasun eta zerbitzu ekoizteko gai diren aztertzen dute, eta nazioarteko merkataritzan beste ondasun eta zerbitzu batzuekin trukatzean efizientzia-mailarik handiena dakartenak hautatzen dituzte.
BI PENTSAMENDU:
Merkataritza askea: ehenengo ikuspegiaren arabera, nazioarteko merkataritzan murrizketa edo oztopo guztiak desagerrarazi behar dira
Protekzionismoa: urrekoaren guztiz aurkakoa da. Bi joera horiek eragin handia izan dutenez nazioarteko merkataritzaren bilakaeran xehetasunez aztuko ditugu hurrengo atalean.
PROTEKZIONISMOA:
Interes orokorrerako estrategikotzat jotzen diren industriak babestea:
Adibidez, herrialdearen defentsarekin lotutakoak.
Industrializazio eta enplegua sustatzea:
Bi helburu nagusirekin: atzerriko produktuak herrialdekoekin ordezkatzea, eta enpresen etekinen eta langileen soldaten bidez herrialdeko errenta handitzea.
Gora egiten ari diren industriak garatzea:
Lehiakortasuna lortzeko lagungarriak diren faktore jakin batzuek denbora behar izaten dute garatzeko. Teknologiak, eskala-ekonomiek, produktubitateak…
Diru biltzea
: herrialde bateko edo aduana-lurralde bateko agintariek empresa inportatzaileei zenbateko jakin bat kobratzea oso diru-iturri garrantzitsua da.
Inportazioak zergapetzea:
Inportazioei aduanetan ezartzen zaizkien zergei muga-zerga esaten zaie. Haien helburua da atzerrriko produktuak garestitzea, herralde barnekoekin lehiatzeko zailtasun handiagoak izan ditzaten.
Atzerriko produktuen kantitatea mugatzeko kuotak edo kontingenteak ezartzea:
Ondasun jakin bat zer kantitatetan inporta daitekeen mugatean datza.
Herrialdearen barneko industriak babesteko eta hedatzeko lagungarriak diren merkataritza eta industria-politikak ezartzea:
Horri esker, herrialdeko enpresek laguntzak jasotzen dituzte, eta abaintaila dute atzerriko enpresekiko lehian.
Muga-zergak ez diren oztopoak:
Inportazioei oztopoak jartean datza, baina ez zergen bidez,
DIBISEN MERKATUA:
Ondasunen eta zerbitzuen esportazioak eta inportazioak:
Esportatzaileak ezartzen du zer monetatan egin nazioarteko transakzio jakin bat; eskuarki, herrialdeko moneta edo amerikar dolarrak izaten dira.
Inflazio-tasa:
Herrialde batean inflazioak gora egiten badu, baina ez gainerako herrialdeetan, herrialde horretako prezioak igo egiten dira eta esportazioak murrizten dira
Diruaren prezioa:
Finantza-bitartekariek gordailuak dibisa jakin batekin ordaintzen dituztenena interes-tasa igotzen bada, moneta hori erakargarriagoa da atzerrriko inbertitzailentzat.
Balio-irabazteen edo balio-galeren aurreikuspenak:
etorkizunari begira sortutako espektatibek ere eragina dute truke-tasan.
Moneta-gaietako agintarien jarduna:
Banku zentralek, beren helburuak lortzeko, edo muturreko gorabeherarik ez sortzeko, truke-tasen merkatuan esku hartzen dute, eta beren moneta saldu edo erosi eginten dute