Please enable JavaScript.
Coggle requires JavaScript to display documents.
Zirkulazioa gizakiengan - Coggle Diagram
Zirkulazioa gizakiengan
Zirkulazio sistema
Odolaren zirkulazio sistema, sistema kardiobaskular izenez ere ezaguna, odolak, odol hodiek eta bihotzak osatzen dute
ODOLA
Odola kolore gorriko ehun konektibo likido bat da, odol hodien (zainak, arteriak eta kapilarrak) barrutik dabilena. Odol bolumena gorputzaren pisuaren % 8koa da
Odolean, bi parte bereizten dira
parte likido bat, odol plasma
Odolaren osagai likidoa da; horixka da eta ez du zelularik. Odol plasmaren % 90 ura da, eta gainerako % 10a, berriz, proteinak, lipidoak, glukosa, bitaminak... eta hondakin metabolikoak (urea, azido urikoa…) dira
organismoan zehar mugituta, odol zelulak eta substantzia ugari (mantenugaiak, hondakinak, gasak, ioiak, antigorputzak eta hormonak) garraiatzen dituenean
Zirkulazio aparatua bi sistemak osatzen dute: odolaren zirkulazio sistemak eta zirkulazio sistema linfatikoak
parte solido bat, odol zelulak
Odolaren osagai solidoa dira eta osagai hori hiru motatako odol zelulek osatzen dute
Leukozitoak edo globulu zuriak
Odol zelula hauek handiagoak dira, eta nukleo handiak dituzte, gingildunak, askotan
Plaketak
Egiaz ez dira zelulak, hezur muin gorrian dauden beste zelula batzuetatik askatzen diren zatiak baizik
Eritrozitoak, hematieak edo globulu gorriak
Odol zelulen % 99 horrelakoak dira. Nukleorik gabeko zelulak dira, zapalak eta ahurbikoak, eta gorriak, hemoglobina daukatelako
ODOL HODIAK
Odol hodiek hodi sistema itxi bat eratzen dute, odola sistema horretan barrena joaten da eta organismo osora banatzen ditu garraiatzen dituen substantziak
Arterien sistema
ARTERIA guztiek oxigeno ASKO duen odola garraiatzen dute, biriketako arteriek izan ezik; izan ere, horiek KARBONO DIOXIDOA ugariko odola eramaten dute biriketara, eta han oxigenatu egiten da
Zainen sistema
ZAIN guztiek oxigeno GUTXI duen odola garraiatzen dute, biriketako zainek izan ezik; izan ere, horiek arduratzen dira OXIGENOS betetako odola biriketatik bihotzera eramateaz.
BIHOTZA
Bihotza organo muskular barne hutsa da eta ponpa baten antzera jokatzen du: odola zainetatik jaso, eta arterietarantz bultzatzen du, gorputz osoan barrena banatzeko
Toraxaren erdialdean kokatuta dago, mediastinoan, bi biriken erdian
BIHOTZAREN PARETA
Bihotzaren paretak 3 ehun geruza ditu
perikardioa
Miokardioa kanpotik estaltzen duen mintz bikoitza da. Barnealdeak epikardio du izena eta miokardioa ukitzen du.
endokardioa
Miokardioa barrutik estaltzen duen mintz fina da
Miokardioa
Bihotzeko muskulu da, bihotzeko muskulu ehun ildaskatuz osatua
Bihotzeko barrunbeak
Bi ganbera behealdean: eskuineko eta ezkerreko bentrikulua
Bi ganbera goialdean: eskuineko aurikula eta ezkerreko aurikula
Bihotzeko balbulak
Balbula mitrala
ezkerreko aurikularen eta ezkerreko bentrikuluaren artean
Birika balbula
eskuineko bentrikuluaren eta birika arteriaren artean
Balbula trikuspidea
eskuineko aurikularen eta eskuineko bentrikuluaren artean
Balbula aortikoa
ezkerreko bentrikuluaren eta aorta arteriaren artean
Bihotzeko zainak
Goiko eta beheko kaba zainak
Bi zain hauek eskuineko aurikulara iristen dira eta gorputz osotik ekartzen dute karbono dioxidoz jositako odola
Birika zainak
Lau zain dira, birika bakoitzeko bi, eta ezkerreko aurikulara iristen dira. Oxigenoz betetako odola ekartzen dute biriketatik
Bihotzeko arteriak
Aorta arteria
Odol oxigenatua jasotzen du ezkerreko bentrikulutik eta gorputz osoan barrena banatzen du bere adarkaduren bidez
Birika arteria
Karbono dioxidoz jositako odola jasotzen du eskuineko bentrikulutik, eta hemendik bi adarretan banatu, eta biriketara iristen da, oxigenatzeko
ZIKLO KARDIAKOA ETA MAIZTASUN KARDIAKOA
Ziklo kardiakoa, bihotz taupada ere deitua, odola bihotzeko barrunbeetan zehar mugituko dela bermatzen duten prozesuen multzoa da eta segundo bat irauten du, batez beste
Maiztasun kardiakoa minutu batean izaten diren ziklo kardiakoen kopurua da
Ziklo kardiakoaren faseak
Bihotz taupadaren ondorioz, hiru efektu sortzen dira zirkulazio sisteman
Pultsua
Sistole bentrikularrean, arterien paretak hedatzean sortzen den uhina da
Pultsua neurtzea da maiztasun kardiakoa zehazteko modurik bizkorrena eta errazena
Presio arteriala
Odolak arterietan barrena doanean horien paretaren aurka azalera unitate bakoitzeko egiten duen indarra da
Bi balio ditu
Presio sistolikoa
Sistole bentrikularrean, odola arterietan sartzen denean arterien paretetan egiten den presio MAXIMOA da
Presio diastolikoa
Diastole bentrikularrean gertatzen den xurgatze efektuaren ondorioz arterien paretetan egiten den presio MINIMOA da
Soinu kardiakoak
Ziklo kardiako batean bihotzak egiten dituen bi soinu dira eta isilune bat izaten da bien artean. Bihotzeko balbulak ixtean sortzen dira soinu horiek
Lehenengo soinu kardiakoa
Bigarren soinu kardiakoa
estetoskopio edo fonendoskopio izeneko tresna baten bidez entzuten edo auskultatzen dira
ODOLAREN ZIRKULAZIOA
Zirkulazio osoa
Odol oxigenoduna (oxigenatua) eta odol karbono dioxidoduna (desoxigenatua) ez dira inoiz nahasten. Bihotzaren eskuineko erdiak odol desoxigenatua darama. Bihotzaren ezkerreko erdiak odol oxigenatua darama
Zirkulazio bikoitza
Ziklo kardiako oso bakoitzean, odolak bi zirkuitu egiten ditu aldi berean: zirkuitu nagusia edo zirkulazio sistemikoa eta zirkuitu txikia edo birika zirkulazioa
Zirkulazio itxia
Zelulekiko substantzia trukea difusio bidez gertatzen da
Zirkulazio sistema linfatikoa
Linfa
Hodi linfatikoen barnetik doan likido bat da. Ura, proteinak, gantzak eta linfozito izeneko leukozitoak dauzka
Odol plasma ehunetan iragazi, eta zelulak bustitzen dituenean eratzen den likido interstizialaren soberakinak drainatzean sortzen da
Hodi linfatikoak
Linfa garraiatzeko bideak dira. Zainen antzekoak dira, linfa atzera joatea eragozteko balbulak baitituzte barnealdean, haien antzera
Kapilarrak gero eta handiagoak diren hodietan multzokatzen dira eta horiek bi hodi nagusietara heltzen dira
hodi linfatikoak
Eskuineko hodi linfatikoak
gorputzaren GOIKO zatiko linfa guztia jasotzen du
Toraxeko hodi linfatikoak
bestalde, gorputzaren BEHEKO zatiko linfa jasotzen du
Gongoil linfatikoak
Hodi linfatikoen ibilbidean dauden nodulu txikiak dira. Multzo bereziki ugariak eratzen dituzte lepoan, besapeetan eta iztarteetan
ZIRKULAZIO SISTEMA LINFATIKOAREN FUNTZIOAK
hiru funtzio betetzen ditu organismoan
Likido interstiziala drainatzen du
Kapilar linfatikoek plasma interstizialaren soberakina birxurgatzen dute eta berriro odol zirkulaziora eramaten dute
Linfozitoak sortzen ditu
Gongoil linfatikoetan, linfozitoak sortzen eta heltzen dira. Infekzio bat izanez gero, gongoil linfatikoak handitu egiten dira, linfozito gehiago sortzen direlako infekzioari aurre egiteko
Gantzak biltzen eta garraiatzen ditu
Digestioaren ondorioz sortutako gantzak hesteetako hodi kiliferoek xurgatzen dituzte