Garapenak aurrerapena eta hobekuntza esan nahi du, eta, erabatekoa izateko, hiru alderdi hartu behar ditu kontuan: ekonomia, gizartea eta ingurumena.Baina, lorturako garapena ez dadin egun bateko lorea izan, hau da, iraun dezan, jasangarria izan behar du. Horregatik hitz egiten da garapen jasangarriari buruz.
GARAPEN JASANGARRIA pertsonen egungo beharrak asetzen dituen garapena da, etorkizuneko belaunaldiek beren beharrak asetzeko duten ahalmena arriskuan jarri gabe.