Please enable JavaScript.
Coggle requires JavaScript to display documents.
GLOBALIZAZIOA ETA MUNDUKO EKONOMIAREN DESOREKAK - Coggle Diagram
GLOBALIZAZIOA ETA MUNDUKO EKONOMIAREN DESOREKAK
DEFINIZIOA
Azken hamarkadetan, merkantzien, pertsonen eta kapitalen mugimenduak ugaritu egin dira, eta ideien eta ezagutzen hedapena ere bai. Eta, horrenbestez, azkartu egin da ekonomiak eta mugak mundura irekitzeko prozesua ere. Globalizazioa esaten zaio prozesu horri.
GLOBALIZAZIOA muga geografikorik gabeko munduko merkatua sortzeko prozesuari deritzo.
GLOBALIZAZIO-FAKTOREAK
Teknologian, finantzaketa-aukeretan, liberalismo ekonomikoan, beharrak berdintzean, eta azkenik, produktu, prozesu eta arauak orokortu edo estandarizatzean.
LIBERALISMO (muga) EKONOMIKOA: Estatuen esku-hartzearen aurrean ekinbide pribatua defendatzen duen pentsaera ekonomikoa. Hesiak ezabatzea, batez ere, diruaren mugimenduei. (kapitalismoa)
PRODUKTUAK OROKORTZEA (abid: china , ordenagailuak eta mugikorrak berdina direla.): Ekoizpen-prozesu eta erabilera orokortzea.
KULTURA-GLOBALIZAZIOA: Behar eta gustuak berdintzea.(janzkera, janaria)
FINANTZAKETA-AUKERA. (beste herrialde batean inbertitu, hipotekak, inbertsioak))
TEKNOLOGIA: Komunikazioak eta garraioa hobetzea.
GLOBALIZAZIOAREN HUTSEGITEAK
GLOBALIZAZIOAREN HUTSEGITEAK
Multinazionalek botere handiagoa
Herrialdeek krisiak izateko arrisku gehiago
Ingurumen-arazoak
Alde handiagoak herrialde aberatsen eta pobreen artean
AZALPENA
Abantailaz lehiatzen dira enpresa txikiekin.
Ekonomiak elkarren mende daude.
Natura-baliabideak gehiegi ustiatzen dira.
Garapenari esker, herrialde aberatsek hobeto baliatzen dituzte munduko merkatuaren aukerak
INGURUMEN ARAZOAK
KUTSADURA ETA EURI AZIDOA
Atmosferara isuritako gasak azido bihurtzen dira, eta, azido hori lurrazalera erortzen denean, landareak eta ura kutsatzen ditu; hau da, bizia hiltzen du.
DESERTIFIKAZIOA
Lehorteek eta deforestazioak erraztu egiten dute desertifi kazioa. Gaur egun, arazo handia da, ur-horniketarekin lotura baitu. Espainian, lurraldearen % 50 dago arriskuan.
BIODIBERTSITATEAREN GALERA
Baliabideak gehiegi ustiatzearen eta transgenikoak erabiltzearen eraginez, suntsitu egiten dira habitat naturalak; hain zuzen, urtero milaka eta milaka animalia- eta landare-espezie desagertzen dira, haietako asko oraindik ezezagunak.
HONDAKINEN TRATAERA ETA BILTEGIRATZEA
Gero eta hondakin solido gehiago sortzen ditugu. Horrez gain, hondakin kimikoen eta erradioaktiboen trataerak eta biltegiratzeak ere arazoak eragiten ditu
KLIMA-ALDAKETA
Atmosferan berotegi-efektuko gasak deritzenak pilatzeak tenperaturak igoarazten ditu, eta ondorio oso larriak izan ditzake horrek: izotza urtzea, itsasoaren maila igotzea, ekaitz suntsitzaileak gertatzea eta uholdeak gero eta sarriago izatea.
KLIMA-ALDAKETA
Kezka handiena eragiten duen ingurumen-arazoa da; izan ere, iraunkorrak izan daitezke ondorioak, eta horrek esan nahi du hurrengo belaunaldien bizi-kalitateari eragingo diotela. Gehien-gehienek onartzen duten arren ezinbestekoa dela zerbait egitea, ekonomialariak eta gobernuak ez dira ados jartzen hartu beharreko neurriei buruz.
INGURUMEN-POLITIKA natura-baliabideak mantentzen lagunduko duten araudi eta neurriak garatzea eta aplikatzea da.
ENERGIA BERRI ETA BERRIZTAGARRIAK SUSTATZEA, hala nola eguzkiarena, haizearena edo mareena (marea-energia).
ZERGAK ETA ISUNAK jartzea jarduera kutsatzaileei, eta ez-kutsatzaileei, berriz, DIRU-LAGUNTZAK ematea.
INGURUMEN-HEZIKETA ematea publizitate-kanpainen eta ikastaroen bidez, baina baita hezkuntza-sistemaren bidez ere.
DESBERDINTASUNAK ETA AZPIGARAPENA
Munduko biztanleriaren zati bat eroso bizi da, eta gainerako gehienak pobreziaren azpitik bizi dira. Azpigarapenaren ezaugarri gehienak ekonomikoak dira, baina badaude azpigarapenaren bereizgarri diren ezaugarri demografikoak eta instituzionalak ere.
GARAPEN JASANGARRIA
Pertsonen egungo beharrak asetzen dituen garapena da, etorkizuneko belaunaldiek beren beharrak asetzeko duten ahalmena arriskuan jarri gabe.