INGURUMEN ARAZOAK: Industria Iraultzaz geroztik, teknologiak garapen ekonomikoa eta oparotasuna sustatu ditu, erregai fosilek (petrolioa, ikatza, gas naturala, etab.) lagunduta, batez ere. Baina oparotasun hori ez da musu-truk izan: natura-baliabideak gehiegi ustiatzen ari gara, eta, gainera, ingurumena kaltetzen. Hauek dira INGURUMEN-ARAZO nagusiak:
KUTSADURA ETA EURI AZIDOA: Atmosferara isuritako gasak azido bihurtzen dira, eta, azido hori lurrazalera erortzen denean, landareak eta ura kutsatzen ditu; hau da, bizia hiltzen du.
DESERTIFIKAZIOA: Lehorteek eta deforestazioak erraztu egiten dute desertifi kazioa. Gaur egun, arazo handia da, ur-horniketarekin lotura baitu. Espainian, lurraldearen % 50 dago arriskuan.
BIODIBERTSITATEAREN GALERA:Baliabideak gehiegi ustiatzearen eta transgenikoak erabiltzearen eraginez, suntsitu egiten dira habitat naturalak; hain zuzen, urtero milaka eta milaka animalia- eta landare-espezie desagertzen dira, haietako asko oraindik ezezagunak.
HONDAKINEN TRATAERA ETA BILTEGIRATZEA: Gero eta hondakin solido gehiago sortzen ditugu. Horrez gain, hondakin kimikoen eta erradioaktiboen trataerak eta biltegiratzeak ere arazoak eragiten ditu.
KLIMA-ALDAKETA: Atmosferan berotegi-efektuko gasak deritzenak pilatzeak tenperaturak igoarazten ditu, eta ondorio oso larriak izan ditzake horrek: izotza urtzea, itsasoaren maila igotzea, ekaitz suntsitzaileak gertatzea eta uholdeak gero eta sarriago izatea.