10.GAIA EKONOMIA.GLOBALIZAZIOA ETA MUNDUKO EKONOMIAREN DESOREKAK

1. GLOBALIZAZIO-FAKTOREAK:

PRODUKTUAK OROKORTZEA: Ekoizpen-prozesu eta erabilera orokortzea.

KULTURA-GLOBALIZAZIOA: Behar eta gustuak berdintzea.

LIBERALISMO EKONOMIKOA: Estatuen esku-hartzearen aurrean ekinbide pribatua defendatzen duen pentsaera ekonomikoa. Hesiak ezabatzea, batez ere, diruaren mugimenduei. (kapitalismoa)

click to edit

FINANTZAKETA-AUKERAK.

TEKNOLOGIA: Komunikazioak eta garraioa hobetzea.

2. GLOBALIZAZIOAREN HUTSEGITEAK: Globalizazioari esker, produktu-mota gehiago dago mundu osoan; teknologia-aurrerapenak izan dira; prezioak jaitsi dira; eta ekoizpen-kostuak murriztea lortu da, besteak beste


Multinazionalek botere handiagoa
:
Abantailaz lehiatzen dira enpresa txikiekin.





Herrialdeek krisiak izateko arrisku gehiago:
Ekonomiak elkarren mende daude.




Ingurumen-arazoak :
Natura-baliabideak gehiegi ustiatzen dira.



Alde handiagoak herrialde aberatsen eta pobreen artean:
Garapenari esker, herrialde aberatsek hobeto baliatzen dituzte munduko merkatuaren aukerak





3. INGURUMEN ARAZOAK: Industria Iraultzaz geroztik, teknologiak garapen ekonomikoa eta oparotasuna sustatu ditu, erregai fosilek (petrolioa, ikatza, gas naturala, etab.) lagunduta, batez ere. Natura-baliabideak gehiegi ustiatzen ari gara, eta, gainera, ingurumena kaltetzen

Kutsadura eta euri azidoa:
Atmosferara isuritako gasak azido bihurtzen dira, eta, azido hori lurrazalera erortzen denean, landareak eta ura kutsatzen ditu; hau da, bizia hiltzen du.


Desertifikazioa: Lehorteek eta deforestazioak erraztu egiten dute desertifi kazioa.

Biodibertsitatearen galera: Baliabideak gehiegi ustiatzearen eta transgenikoak erabiltzearen eraginez, suntsitu egiten dira habitat naturalak

Hondakinen trataera eta biltegiratzea: Hondakin kimikoen eta erradioaktiboen trataerak eta biltegiratzeak ere arazoak eragiten ditu.

Klima aldaketa: Atmosferan berotegi-efektuko gasak deritzenak pilatzeak tenperaturak igoarazten ditu, eta ondorio oso larriak izan ditzake horrek

4. INGURUMEN POLITIKA: natura-baliabideak mantentzen lagunduko duten araudi eta neurriak garatzea eta aplikatzea da.

ENERGIA BERRI ETA BERRIZTAGARRIAK SUSTATZEA, hala nola eguzkiarena, haizearena edo mareena (marea-energia).

ZERGAK ETA ISUNAK jartzea jarduera kutsatzaileei, eta ez-kutsatzaileei, berriz, DIRU-LAGUNTZAK ematea.

INGURUMEN-HEZIKETA ematea publizitate-kanpainen eta ikastaroen bidez, baina baita hezkuntza-sistemaren bidez ere.