Please enable JavaScript.
Coggle requires JavaScript to display documents.
Arriskuan dauden ezpezieak - Coggle Diagram
Arriskuan dauden ezpezieak
.
Beheko taulan munduan desagertzeko arriskuan dauden espeziei buruzko informazioa daukazu.
Datu horiek IUCN erakundeak (Kontserbaziorako Munduko Batasuna) egindako txostenetan oinarritzen dira.
Datu horien arabera, munduan 7.480 animalia desagertzeko arrisku bizian daude, eta, urtetik urtera luzatzen ari da zerrenda.
.
Espezie bat desagertzeko arriskuan dagoela esateko datu batzuk hartu behar izaten dira kontuan:
banaketa geografikoa, hau da, non kokatzen den espeziea
populazioaren tamaina, hau da, dagoen kopurua
ugaltzeko dituen berezitasunak
bizidunak dituen mehatxuak
e.a
Etsai nagusia, gizakia
Katamotz iberiarraZientzialariek diotenez, gaur egungo jarduerekin jarraituz gero, 1.500.000 animalia eta landare-espezie betiko desager daitezke munduan ehun urte barru.
.
Orokorrean, espezieak desagertzeko aukera handiagoa du honako ezaugarriak ematen badira:
eremu txikian bizi bada
ale gutxi badaude
berezitasun eta sentsibilitate handia badute
ugaltze‑ziklo luzea badute.
Desagertzear dauden espezieak
Europan Katamotz iberiarra desagertzeko zorian dago.
Euskal Herrian, ugatza, eguzki-arranoa eta zuhaitz-igela desagertzeko arriskuan daude.
Pirinioetako hartza, bisoi europarra, ibai-kabuxa, apoarmatu istilzalea, e.a. ere desagertzeko arriskuan daude.
Horregatik aipatu ditugun espezieak legearen babespean daude!
Euskal Herriko espezie mehatxatuen katalogoan honako espezie kopurua azaltzen da desagertzeko zorian:
Autonomia Erkidegoan (EAE) 293 espezie.
Nafarroan, berriz, 100 espezie.
Arrazioak
Gizakiak animalien habitatak deuseztatzen dituzte: azpiegiturak sortzen dituztenean eta hiriak handitzen dituztenean. Adibidez: bideak, zubiak, aireportuak, turismo-guneak, industria-eremuak eta horrelakoak sortzen dituztenean.
Ehiza eta merkataritza. Animalia basatiak gu elikatzeko erabiltzen ditugu eta ehiza handia dago. Gehiegizko ehizak eta arrantzak hondamendi handiak sortu ditu.
Airearen eta uraren kutsadurek animalia askoren heriotza eragiten dute. Urak animalia horien elikagaiak kutsatu eta haiek desagertzea eragin dezakete. Kutsatzaile nagusiak pestizidak, marea beltzak eta metal astunak dira.
Lurreko batez besteko tenperaturak gora egin omen du azken urteetan: klima-aldaketa da. Horrek ere izan dezake eragina arriskuan dauden bizidunetan.