Please enable JavaScript.
Coggle requires JavaScript to display documents.
ESKU-HARTZEA DROGA MENDEKOTASUNEKO KASUETAN - Coggle Diagram
ESKU-HARTZEA DROGA MENDEKOTASUNEKO KASUETAN
KONTSUMOA ETA MENDEKOTASUNA
ERRITU-KONTSUMOTIK DROGA-MENDEKOTASUNERA
Tradizioan, substantzien kontsumoa erritu magiko, erlijioso edota osasun-errituekin lotu izan da.
Substantzia horien kontsumoa minaren prebentzioarekin edo plazerra lortzearekin lotzen zen.
Substantzia psikoaktiboen eta gizakiaren arteko harremana ez da duela gutxiko fenomenoa, baizik eta beti existitu izan da eta kultura guztietan, gainera.
Erabilera hori, kolektiboa zen, errituala, kontrolpekoa eta gizarte osoak onartzen zuen.
DROGOMENPEKOTASUNA
Droga-mendekoarengan eta horren berehalako ingurunean eragitea dute helburu.
Droga-mendekotasunetan esku hartzeko beharra.
Osasun eta higiene mailako oinarrizko arreta lan-munduan txertatzeko galdutako oinarrizko jarraibideak berriro ikasi ahal izango dituzte.
Ekimen horiek eraginkorrak izan daitezen ekintza politiko, ekonomiko, sozial, sanitario, penal, administratibo eta hezkuntza arlokoen esfortzu bateratua behar da.
ESKU HARTZEA
ESKU-HARTZEAREN HELBURUAK
Droga-mendekoa tratatzeko erabilitako baliabidea edozein izanda ere, helburu orokorra izango du.
SOZIALIZAZIOAREN ALORRA
Aisialdia erabiltzen ikastea
Oinarrizko komunikazio-jarraibideen erabilera.
Eguneroko bizitzako gatazkak konpontzeko oinarrizko tresnak eskaintzea.
Kanpoko harremanak bilatu eta sendotzeko beharra.
PSIKOLOGIAREN ALORRA
Mendekotasun-arazoarekiko kontzientziazio-prozesua.
Antsietatea kontrolatzea.
Eguneroko bizitzako frustrazio-egoerak modu egokian kontrolatzea.
Autoestimua hobetzea.
JOKABIDEAREN ALORRA
Gizartean onargarriak diren bizikidetza- eta jokaera-ohiturak ezartzea
Oldarkortasunaren kontrola lantzea
Kontsumoaren gaineko kontrola lortzea
Oinarrizko trebetasun sozialak erabiltzea
LEGEAREN ALORRA
Aholkularitzako baliabide publikoei buruzko informazioa
Oraingo bere lege-egoera ezagutzea
OSASUN ALORRA
Bizitzeko ohitura osasuntsuak bultzatzea
Drogen kontsumoarekin lotutako arriskuak gutxitzea
Drogen kontsumoarekin lotutako gaixotasunen kontrola
Abstinentzia lortu ostean, osasuna zaintzeko hezi behar da
TREBAKUNTZAREN ETA LANAREN ARLOA
Lan-munduan sartzeko ibilbide pertsonalak planifikatzea
Lana bilatzeko teknikak ezagutaraztea
Lan-munduan txertatzeko benetako gaitasuna ezagutzea
Prestakuntza- eta birziklapen-beharrei buruz kontzientziatzea
ESKU-HARTZEA KOMUNITATE TERAPEUTIKOETAN
Zalantzarik gabe, komunitate terapeutikoa da droga-mendekoak tratatzeko oinarrizko bizikidetza- unitatea
Kanpoko familiaren laguntza jasotzen duten pazienteak. Taldearekin lan egiten duten familiak eta taldearen lanari boikotik egiten ez diotenak
Lotutako arazo psikiatrikorik ez duten pazienteak
Aurrekari penalak eta konpondu gabeko auzi judizialak dituzten pazienteak
Erreferentziazko anbulatorioan aurretik tratamenduarekin motibatzeko lana egin duten pazienteak
Eboluzio luzeko gaixo kronikoak eta komunitate terapeutikoetan aurretik tratamenduak jaso dituzte
EBALUAKETA ETA JARRAIPENA
Mendeko pertsonek dituzten ezaugarri kronikoak eta etorkizunean berriro erortzeko duten joera direla eta, profesionalentzat oso zaila izaten da biztanleria horren ebaluaketa eta jarraipena egitea.
Familiaren laguntza-maila
Lortutako gehienezko abstinentzia tartea
Lotura duten arazo psikiatrikoak egotea
Konpondu gabeko auzi judizialak izatea
DROGA MENDEKOTASUN KASUETAN ESKU HARTZEKO ELEMENTUAK
Profila, familiaren zeregina eta profesionalen jarduna, arrisku- faktoreak eta lan-taldea.
DROGA-MENDEKOTASUNA
DUENAREN PROFILA
ADIKZIOAREN ARAZOA ETA TRATAMENDUA
Menpekotasun handietan, bizitza normalizatua ezartzea eta substantzia jakin batzuen kontsumo kontrolatua planteatu behar da.
Droga-mendekotasuna duen pertsonaren tratamenduak okerrera egin ohi du lotura duten arazoak daudenean.
Mendekotasun-prozesua da axola duena, eta ez momentuan kontsumitutako substantzia zein den.
Gaixoaren osaketa-prozesua kontsumo-maila altutik baxuagora, eta norberaren burua zaintzeko gaitasun txikitik handira igarotzen da.
Tratatzeko hainbat saiakera egin, eta huts egin duen erabiltzaileak,jokatzeko jarraibide bereziak behar dituzte.
Profesionalek badakite adikzioa arazo kronikoa dela, irrazionala litzateke tratamen- duaren lehen saiakeraren ostean guztizko abstinentzia lortu nahi izatea.
DROGA-MENDEKOTASUNA DUTEN ERABILTZAILEEN JOKAERAREN EZAUGARRIAK ETA PERTSONAREN JARDUNA
EZAUGARRI ESANGURATSUAK
Mendekotasun-arazoarekiko kontzientziazio falta
Lotutako arazo sanitario, sozial eta juridikoak
Tratamenduarekiko motibazio falta
Oldarkortasuna. Norbere buruarekiko kontrol falta eta frustrazioarekiko tolerantzia urria
Manipulatzeko eta gezurra esateko joera
Nortasunaren ezaugarri maltzurrak: mugarik eza
Mendekotasun-prozesu kronikoa
FAMILIAREN ZEREGINA ETA PROFESIONALEN JARDUNA
Familiek tratamendu taldearekin elkarlanean aritzeko nahia erakusten duten arren, gaixoa babesten dute edo bere ekintzak ezkutatzen dituzte.
Bikotekidearekiko harremana: bien artean emoziozko mendekotasunean oinarritzen den harremana egon ohi da, eta horrek gaixoaren osaketa-prozesua zaildu egiten du.gaixo gehienek tratamendua bertan behera uzten dute bikotekidearekin lotutako arrazoiak direla medio.
Batetik, gaixoari laguntzen dio, eta bestetik, familiaren jarrerak tratamenduari boikot
ere egin diezaioke.
DROGA-MENDEKOTASUNA DUENAREN LAFGUNTZA-ZERBITZURAKO SARRERA
Kontsumo-prozesu luzearen, osasuna kaltetzearen eta oinarrizko ohituren galeraren ondoren joaten da.
Ez da adikzio-arazoaren kontzientziaziorik izaten.
ARRISKU-FAKTOREAK
Profesionalak erabiltzaile bakoitzaren aurretiazko ikerketa egin behar du, ezaugarri horietakoren bat edo batzuk dituen antzemateko.
Pronostiko txarra eragiten duten faktore batzuk:
Egonkortasun emozionalaren falta lehen haurtzaroko etapan
Arrakasta terapeutiko urria izan duten tratamenduen aurretiko esperientzia
Lotutako arazo psikiatrikoak (antsietate orokortua, eskizofrenia eta abar)
Familiaren laguntza falta
Tratamenduarekiko hasierako motibazio urria
Oinarrizko komunikazio-jarraibideen gabezia
Pertsona heldu egonkorren eredu gabezia
Kontsumo aurrekariak beste senitartekoetan
Nortasun maltzurraren profila: muga- edota jokaera-jarraibideen falta da horren
ezaugarria
Arazo anitzeko familia-eredua
Gizarte-bazterketako egoera
Tratu txarrak haurtzaroan
TRATAMENDU-TALDEA
TALDEA GAIXOAREN ERREFERENTZIA-MARKO GISA
Taldeko kideen arteko giroa positiboa dela ikusten denean, gaixoek egonaldi luzeagoa egiten dute tratamenduan.
Garrantzitsua ez da zer egiten den, nola egiten den baizik, baita taldearen esku-hartze bakoitzean modu inkontzientean transmititzen dena ere.
TREBAKUNTZAREN ETA LAGUNTZA-BALIABIDEEN GARRANTZIA
Profesionalek eta droga-mendekoak direnek osatutako lan-taldeak izan ohi dira; azken horiek, trebakuntza pertsonala eta profesionala jaso ondoren, taldearen partaide izatera iristen dira.
PROFESIONALAK ETA BEREN EGOERA EMOZIONALA
Gaixoak tratamenduan irauten duen epearen indizea ere oso baxua da.Atetik sartu orduko hasi behar da gaixoa bideratzeko ahalegina egiten, denborarik galdu gabe.
Garrantzitsua ez da zer egiten den, nola egiten den baizik, baita taldearen esku-hartze bakoitzean modu inkontzientean transmititzen dena ere