Please enable JavaScript.
Coggle requires JavaScript to display documents.
LAN MERKATUA - Coggle Diagram
LAN MERKATUA
Langabezia motak
Frikzionala:Lan egin dezaketen arren, pertsona batzuk, borondatez, ikasteko, atseden hartzeko edo aurreko lana baino hobea aurkitzeko denbora hartzean sortzen den langabezia mota da.
Urte-sasoikoa: Zenbait jardueretan, urteko sasoi jakin batzuetan soilik behar dute eskulana, eta horregatik sortzen da langabezia-mota hori. Espainian, adibidez, langabezia-tasa jaitsi egiten da turismoaren goi denboraldian.
Ziklikoa: Langabezia ziklikoa nabarmen igotzen da ekonomia-krisialdietan, eta jaitsi ekonomia-hazkundeko aldietan.
Egiturazkoa: Eremu edo herrialde bateko langileen ezaugarriak eta enpresaburuen premiak bat ez etortzeagatik sortzen da langabezia mota hau
ENPLEGU POLITIKA
Estatistikak aztertu ondoren, enplegua sortzeko eta, ahal den neurrian, langabetuak babesteko neurriak hartzeko unea da. Botere publikoek lan merkatuari buruz hartzen dituzten neurriei enplegu-politika esaten zaie.
-
-
-
Langabeziaren kausak
Gutxieneko soldatak egotea. Merkatu askearen aldekoen ustez, langabezia desagertu egingo litzateke, eskaintza-eskarien legeak askatasunez funtzionatuko balu. Gehienezko eskulana egonez gero, soldatek behera egingo lukete, eta enpresek sobera dauden langileak kontratatuko lituzkete. Baina lan merkatua ez da merkatu askea, Estatuak esku hartzen baitu interes publikoko arrazoiengatik.
Langileen ezaugarriak: Askotan, espezialitate jakin bateko langile gehiegi daude eta beste batzuetan berriz, gutxiegi, edo lana gaizki banatuta dago: lan merkatuaren barruan, dauden langileen aparteko orduek eta enplegu aniztasunak eragotzi egiten dute kanpoan daudenak sartzea.
Eskari urriegia: gizarteak ez duelako eskatzen lan egiteko moduan dauden langile guztiak enplegatzeko behar adina ondasun eta zerbitzu
-
ENPLEGU-ESTATISTIKAK
-
BIZTANLERIAREN TALDEKATZEA ETA LAN MERKATU TASAK Arazo bati aurre egiteko lehenengo eta behin horri buruzko informazioa lortu behar da eta horregatik. Egiten dira enplegu estatistikak. Honako urratsak eman behar dira datu
LANGABEZIA: Pertsonok mantenua behar dugu, guretzat eta gure familiarentzat, eta garatu ere egin behar gara pertsona moduan. Hori guztia eta askoz gehiago ematen digu lanpostu batek. Hain da garrantzitsua lan egitea, ezen lanik ez izatea (langabezia) arazo larri-larritzat jotzen baita gizarte garatuetan. Langabeziak ondorio kaltegarriak ditu, maila guztietan.
Orokorrean, lana bilatzen ari den eta lan egin nahi duen biztanleria lanik gabe dago, eta beraz, ez da herrialdearen ahalmen osoa baliatzen.
Estatuarentzat, lanetik eratorritako diru-sarrerak txikitzen dira (zergetatik jasotzen dituztenak), eta gastu publikoa handitzen da (langabeziagatiko prestazioak edo gizarte laguntza).
Norberarentzat, diru-sarrerak txikitzeak bizi-kalitatean dituen eraginez gain, lanik gabe geratzeak edo denbora luzez lanik aurkitu gabe egoteak eragina izan dezake auto-estimuan eta familia-harremanetan.