Euskal kultura gizakiok egiten, pentsatzen, esaten eta sortzen duguna da. Herri baten kultura nazioartera zabaltzea, herri hori ezagutzera emateko ezinbesteko giltza da. Gauza askok osatzen dute Euskal kultura: hizkuntzak, arteak, musikak, ohiturak, janariak, arropak, tresnak, sinismenak eta literaturak, besteak beste.