Prezioak etengabe aldatzen badira, familiek eta enpresek ez dute beharrezko informaziorik izaten, hurrenez hurren, zer eta zenbat kontsumitu eta ekoitzi jakiteko. Ezin bada jakin zer produkturi eta ekoizpen-faktoreri eragingo dion inflazioak, eta esperotakoa ez betetzeko arriskua badago, ziurgabetasuna nagusituko da. Inflazio-tasa zenbat eta handiagoa izan, orduan eta handiagoa izango da segurtasun ezaren sentsazioa