Please enable JavaScript.
Coggle requires JavaScript to display documents.
LAN MERKATUA - Coggle Diagram
LAN MERKATUA
-
Langabezia
Langabezia motak
Urte sasoikoa: Zenbait jardueretan, urteko sasoi jakin batzuetan soilik behar dute eskulana, eta horregatik sortzen da langabezia mota hori. Espainian, adibidez, langabezia tasa jaitsi egiten da turismoaren goi denboraldian.
Ziklikoa: Nabarmen igotzen da ekonomia krisialdietan, eta jaitsi ekonomia hazkundeko aldietan.
Frikzionala: Lan egin dezaketen arren, pertsona batzuk borondatez, ikasteko, atseden hartzeko edo aurreko lana baino hobea aurkitzeko denbora hartzen sortzen den langabezia mota.
Egiturazkoa: Eremu edo herrialde bateko langileen ezaugarriak eta enpresaburuen premiak bat ez etortzeagatik sortzen da langabezia mota hau.
Langabezia kasuak:
Eskari urriegia: gizarteak ez duelako eskatzen lan egiteko moduan dauden langile guztiak enplegatzeko behar adina ondasun eta zerbitzu.
Gutxieneko soldatak egotea. Merkatu askearen aldekoen ustez, langabezia desagertu egingo litzateke, eskaintza-eskarien legeak askatasunez funtzionatuko balu.
Langileen ezaugarriak: Askotan, espezialitate jakin bateko langile gehiegi daude eta beste batzuetan berriz, gutxiegi, edo lana gaizki banatuta dago: lan merkatuaren barruan, dauden langileen aparteko orduek eta enplegu aniztasunak eragotzi egiten dute kanpoan daudenak sartzea.
-
Enplegu politikaEstatistikak aztertu ondoren, enplegua sortzeko eta, ahal den neurrian, langabetuak babesteko neurriak hartzeko unea da.
Enplegu politika motak
Enplegu politika herri administrazioak lan merkatuan esku hartzeko onartzen dituzten neurriek osatzen dute. Bi helburu nagusi izaten ditu: enplegua sortzea eta langabetuak babestea.
-
-