Gutxieneko soldatak egotea. Merkatu askearen aldekoen ustez, langabezia desagertu egingo litzateke, eskaintza-eskarien legeak askatasunez funtzionatuko balu. Batetik, gobernuek lanbide arteko gutxieneko soldata (LGS) ezartzen dute, enpresaburuen gehiegikeriak eragozteko, eta bestetik, enpresaburuen eta sindikatuen arteko negoziazioaren bidez, lanbide-motaren araberako gutxieneko soldatak finkatzen dira hitzarmen kolektiboetan.