Please enable JavaScript.
Coggle requires JavaScript to display documents.
GAIA: LAN MERKATU - Coggle Diagram
Estatuarentzat, lanetik eratorritako diru-sarrerak txikitzen dira (zergetatik jasotzen dituztenak), eta gastu publikoa handitzen da (langabeziagatiko prestazioak edo gizarte laguntza).
Norberarentzat, diru-sarrerak txikitzeak bizi-kalitatean dituen eraginez gain, lanik gabe geratzeak edo denbora luzez lanik aurkitu gabe egoteak eragina izan dezake auto-estimuan eta familia-harremanetan.
Orokorrean, lana bilatzen ari den eta lan egin nahi duen biztanleria lanik gabe dago, eta beraz, ez da herrialdearen ahalmen osoa baliatzen.
1.1 LANGABEZIA MOTAK:
Urte-sasoikoa:Zenbait jardueretan, urteko sasoi jakin batzuetan soilik behar dute eskulana, eta horregatik sortzen da langabezia-mota hori. Espainian, adibidez, langabezia-tasa jaitsi egiten da turismoaren goi denboraldian.
Frikzionala: Lan egin dezaketen arren, pertsona batzuk, borondatez, ikasteko, atseden hartzeko edo aurreko lana baino hobea aurkitzeko denbora hartzean sortzen den langabezia mota da.
Ziklikoa Langabezia ziklikoa nabarmen igotzen da ekonomia-krisialdietan, eta jaitsi ekonomia-hazkundeko aldietan.
Egiturazkoa Eremu edo herrialde bateko langileen ezaugarriak eta enpresaburuen premiak bat ez etortzeagatik sortzen da langabezia-mota hau.
1.3 LANGABEZIA KAUSAK
Langileen ezaugarriak: Askotan, espezialitate jakin bateko langile gehiegi daude eta beste batzuetan berriz, gutxiegi, edo lana gaizki banatuta dago: lan merkatuaren barruan, dauden langileen aparteko orduek eta enplegu aniztasunak eragotzi egiten dute kanpoan daudenak sartzea.
Eskari urriegia: gizarteak ez duelako eskatzen lan egiteko moduan dauden langile guztiak enplegatzeko behar adina ondasun eta zerbitzu.
Gutxieneko soldatak egotea. Merkatu askearen aldekoen ustez, langabezia desagertu egingo litzateke, eskaintza-eskarien legeak askatasunez funtzionatuko balu.
-
ENPLEGU POLITIKA
Enplegu politika herri administrazioak lan merkatuan esku hartzeko onartzen dituzten neurriek osatzen dute. Bi helburu nagusi izaten ditu: enplegua sortzea eta langabetuak babestea. Lehena, Enplegua sortzeko hartzen diren neurriak POLITIKA AKTIBOAK dira eta bigarrena Langabeak babesteko hartzen diren neurriak POLITIKA PASIBOAK dira.
-