Gutxieneko soldatak egotea. Merkatu askearen aldekoen ustez, langabezia desagertu egingo litzateke, eskaintza-eskarien legeak askatasunez funtzionatuko balu. Gehienezko eskulana egonez gero, soldatek behera egingo lukete, eta enpresek sobera dauden langileak kontratatuko lituzkete. Baina lan merkatua ez da merkatu askea, Estatuak esku hartzen baitu interes publikoko arrazoiengatik. Batetik, gobernuek lanbide arteko gutxieneko soldata (LGS) ezartzen dute, enpresaburuen gehiegikeriak eragozteko, eta bestetik, enpresaburuen eta sindikatuen arteko negoziazioaren bidez, lanbide-motaren araberako gutxieneko soldatak finkatzen dira hitzarmen kolektiboetan.