ONDORIOAK: 1) Erosteko ahalmena galtzea: Diru kantitate batekin eros daitekeenari esaten zaio erosteko ahalmena. Prezioak gure diru- sarrerak baino azkarrago egiten badute gora, erosteko ahalmena galduko dugu, bat eta bizi-kalitatea ere.
2) Zihurgabetasuna: Prezioak etengabe aldatzen badira, familiek eta enpresek ez dute beharrezko informaziorik izaten, hurrenez hurren, zer eta zenbat kontsumitu eta ekoitzi jakiteko. Ezin bada jakin zer produkturi eta ekoizpen-faktoreri eragingo dion inflazioak, eta esperotakoa ez betetzeko arriskua badago, ziurgabetasuna nagusituko da.