Please enable JavaScript.
Coggle requires JavaScript to display documents.
DROGA-MENPEKOTASUNA EDO BESTE ADIKZIO BATZUK DAUZKATEN PERTSONAK, image -…
DROGA-MENPEKOTASUNA EDO BESTE ADIKZIO BATZUK DAUZKATEN PERTSONAK
ADIKZIOAK DAUZKATEN PERTSONEN EZAUGARRIAK
BANAKAKO FAKTOREAK
FAKTORE HEREDITARIOAK
Aurrejoera genetikoak mendekotasuna izateko aukera areagotzen du.
FAKTORE EMOZIONALAK
Emozionalki ongi ez dagoen pertsona batek substantzietara jotzeko posibilitate handiagoa du.
IDENTITATEAREN FAKTOREA
Gazteak nerabezaroan izaten dituzten aldaketek horiek droga-mendekotasuna izateko aukera areagotzen dute.
NORTASUNAREN FAKTOREA
Nortasun-ezaugarriak drogak hartzeko aukera areagotzen dute.
EGOERA PERTSONALA
Adina, prestakuntza, egoera sozioekonomikoa, bikote-harremaneko egoera afektiboa, etab.
JAKIN-MINA
ARAZOA GAINDITZEA GALARAZTEN DUTEN FAKTOREAK
Justiziarekin arazoak, motibazio falta, norberaren burua kontrolatzeko eta arazoak konpontzeko trebetasun eskasak, etab.
FAKTORE SOZIAL ETA KULTURALAK
FAMILIA-INGURUNEAREKIN LOTUTAKO FAKTOREAK
Familian komunikazio eskasa eta laguntzarik ez egotea, familiako beste kide batzuek kontsumo-aurrekariak izatea, familian indarkeria edo tratu txarrak egotea haurtzaroan, etab.
KOMUNITATE-INGURUNEKO FAKTOREAK
Drogak erraz lortzea, talde-presioa, arrisku-giroetan ibiltzea, eskola-prebentziorik ez egotea eta inguruan drogak hartzeko permisibitatea egotea.
INGURUNE EKONOMIKO-SOZIALEKO FAKTOREAK
Krisi politiko eta ekonomikoa, gizarte-eredu desegokiak, publizitatearen eta komunikabideen eragina, prebentzio-estrategiarik eza eta estereotipoak eta estigmak.
ADIKZIOAK DAUZKATEN PERTSONEN PREMIAK
ESKU HARTZEA
Substantzien kontsumoa guztiz uztea eta mendekotasuna gainditzea.
Bizi-kalitatea hobetzea.
INDARTU BEHAR DIREN EGINKIZUNAK
Aldaketa-prozesuan behar dituzten baliabide publikoetara bideratzen laguntzea eta baliabideotara informazioa bidaltzea.
Droga-mendekotasuna duen pertsonak bere inguruabar eta problematikari ondoen egokitutako programa jasoko duela bermatzea.
Erabiltzailea tratamendu-programetan jarrai dezan motibatzea.
Kontsumo arduratsuak bultzatu eta arriskuak murrizteko programak sustatzea.
Laguntza-sarearekiko koordinazioari eta zeharkakotasunari bide ematea.
MENDEKOTASUNA GAINDITU ETA ERREHABILITATZEKO PREMIAK
TRATAMENDUEI ETA ESKURA DITUEN BALIABIDEEI BURUZKO ORIENTAZIO-PREMIAK
Zer diren, zertan datzan, non egiten diren, etab. Familiak hasi ohi ditu.
DESINTOXIKATZEKO PREMIAK
Mendekotasun fisikoari aurre egitea du helburu.
MENDEKOTASUNA GAINDITZEKO PREMIAK
Prozesu psikoterapeutikoa da eta pertsonaren gaitasun pertsonalak nahiz autokontrol-trebetasunak sustatzea du helburu.
ERREHABILITATZEKO PREMIAK
Birgizarteratzeko autonomia pertsonaleko trebetasunak errehabilitatu, trebetasun soziolaboralak eskuratu, familia- eta gizarte-sarearekiko harremanak normazilatu, etab. egiten dira.
BIZI-KALITATEA HOBETZEKO PREMIAK
DROGAK KONTSUMITZEAREK ONDORIOZKO OSASUN-ARAZOEI ARRETA EMATEKO PREMIAK
KALTEAK MURRIZTEKO PROGRAMAK EZAGUTU ETA JASOTZEKO PREMIAK
Droga-kontsumoari lotutako ondorio txarrak murriztu edo arintzeari begirakoak.
PREBENTZIO-BALIABIDEAK EZAGUTU ETA JASOTZEKO PREMIAK
Droga kontsumoa murrizteko eta ohitura osasungarriak sustatzeko jarduerak garatzen dituzte.
OINARRIZKO BEHARRIZANEI ARRETA EMANGO DIETEN BALIABIDEAK JASOTZEKO PREMIAK
Hala nola, droga-mendekotasuna dutenak elkartu eta hartzeko zentroak.
BERRINTEGRAZIO SOZIALAREN PREMIAK
Berriro laneratzeko trebetasunak, familiako eta komunitateko laguntzak lehengoratzeko trebetasunak, etab.
LEGE ARLOKO AHOLKULARITZA JASOTZEKO PREMIAK
Delitu-ekintzei edo justiziarekiko arazoei lotutako arazoen ondorioz.