Ekonomia hazkundea: kezka gehien eragiten duen alderdia da, izan ere, hazkundeak eragin handia dauka ekonomia ororen aberastasunean eta lanpostuetan.
Prezioak: Eguneroko erosketetan eragina duen faktorea da.
Diruaren prezioa: beste era batean esanda maileguen interesa da eta beraz, mailegua eskatzearen kostua.
Enplegu maila: ekonomia arloko kezka handienetako bat da, eragin handiak baititu, bai herrialde baten ongizatean, oro har, bai herrialde horretako familia eta pertsonengan.