Please enable JavaScript.
Coggle requires JavaScript to display documents.
8.Ekoizpena eta Prezioak - Coggle Diagram
8.Ekoizpena eta Prezioak
-
- Ekonomiaren analisia ikuspegi makroekonomikotik
2.1.Aldagai makroekonomikoak: Bolada onak eta txarrak izaten ditu ekonomiak. Bolada txarretan ondorio negatiboak ahalik eta gehien murrizteko eta bolada honetan probetxu gehiago lortzeko aldagai hauek giltzarri direla ikusi da.
Diruaren prezioa: beste era batean esanda maileguen interesa da eta beraz, mailegua eskatzearen kostua. Zer nolako eragina du interes tasaren igoerak?
Enplegu maila: ekonomia arloko kezka handienetako bat da, eragin handiak baititu, bai herrialde baten ongizatean, oro har, bai herrialde horretako familia eta pertsonengan.
Prezioak: Eguneroko erosketetan eragina duen faktorea da. Zenbat eragiten digu ondasun eta zerbitzuen prezioen igoerak?
Ekonomia hazkundea: Kezka gehien eragiten duen alderdia da, izan ere, hazkundeak eragin handia dauka ekonomia ororen aberastasunean eta lanpostuetan.
2.2.Ekonomia adierazleak: Makroekonomiaren aldagaiak ekonomia-adierazleen bidez neurtzen dira. Ekonomia-adierazleei, ekonomiaren termometroak ere esaten zaie, ekonomiaren egoera nolakoa den jakiteko balio dutelako. Adibidez: ekonomiaren produkzio osoa, prezioak, diruaren prezioa eta enplegua.
-
-
Zenbakien bidez kuantifikatzea familien, enpresen eta sektore publikoaren portaera.
Adierazleek denboran zehar izandako bilakaera aztertzeko. Horretarako ehuneko aldakuntzak aztertzen dira.
3.Azkundea eta ekoizpena: Hazkundea eta ekoizpena neurtzen duen aldagaia Barne produktu gordina da. Barne produktu gordinak herrialde batean ekoizten diren azkeneko ondasun eta zerbitzu guztien balioa kalkulatzen du.
3.1.BPG-aren osagaiak: Kontsumoa, inbertsioa, gastu publikoa, esportazioa eta inportazioa.
3.2.BPG-ak adierazle moduan dituen mugak:BPG-ak ondasun edo zerbitzu bukatuak diru baliotan kalkulatzen ditu bana ez du kontatzen herrialde horrek sortzeko erabili duen teknologia edo kutsatu duena.
4.Inflazioa: Herrialde eta aldi orotan, prezio-maila jakin bat izaten dute ekonomia horretan zirkulazioan dauden ondasunek eta zerbitzuek. Baina prezio horiek igo egin daitezke, eta igoera hori oro har eta modu jarraituan gertatzen bada, inflazioa deritzon fenomenoa garatzen da. Batzuetan ordea, igo beharrean jaitsi egiten dira prezioak. Orduan deflazioa edo inflazio negatiboa dagoela esaten da.
4.1.Inflazioa motak
Neurrizkoa: %3 inguruko baloreetan ematen da. Ekonomia jarduerari nahasmendurik gabe garatzen uzten dio.
Deflazioa: %0 baina gutxiagoko baloreetan ematen da. Ekonomia jarduerari kalte egiten dio, familiek kontsumitu beharrean aurrezten dutelako.
Harrapaladakoa: %10 eta %99 tarteko baloreetan ematen da. Nekez kontrolatzeko moduan jartzen dira prezioak, eta arazo ekonomikoa eta sozialak izaten dira.
Hiperinflazioa: %100 baino gehiagoko baloreetan ematen da. Diruak balioa azkar-azkar galtzen duenez, inor ez da hartaz fidatzen. Ekonomiaren krisi orokorrarekin dauka zerikusia.
4.2.Inflazioaren arrazoiak: Diru gehiegi dagoenean merkatuan interesa txikiagoa da. Ondorioz jendeak mailegak esaktzen ditu kontsumitzen du. (Gauza bat asko dagoenean, horren prezioa txikitu egiten da).
Eskaria handitzea: Eskaria ekonomia batek eskain dezakeena baino handiagoa izanez gero, eskasia gertatuko da eta beraz, igo egiten dira prezioak.
Diru gehiegi egotea zirkulazioan: Herrialde batek bere ekoizpenarekin bat datorren dirua baino gehiago jaulkitzen badu, jendeak badaki produktu berberak erosteko eta saltzeko diru gehiago dagoela zirkulazioa, beraz, lehen baino balio gutxiago ematen dio diruari, eta igo egiten dira prezioak. Horrela, gutxitu egiten da diruaren erosteko ahalmena.
Ekoizpen-kostuaren igoera: Igo egiten bada, enpresek ekoizpen baliabideen truke ordaintzen dutena handituko da eta horrek ondasunen eta zerbitzuen prezioen igoera ere suposatuko du normalean. Kostuen igoerak beren produktuen azken prezioetan aplikatu ohi dituzte enpresek.
-
5.Diruaren prezioa: Diruaren prezio ofiziala, herrialde bakoitzeko banku zentralak banku pribatuei mailegatutako diruaren oinarrizko interes-tasa da.
5.1.Moneta politikoa: Merkatu irekiko eragiketak, herrialde bakoitzeko banku zentralak banku pribatuei maileguak diru-prezio ofizial batean emateko egindako enkanteak dira.
-