BPG-aren KALKULUA: Merkatu ekonomietan, ekoizten den guztia kontsumitzen edo erosten da. BPGak azken ondasun eta zerbitzuen ekoizpena neurtzen duenez, gastu guztiak batu ditzakegu hori kalkulatzeko, hau da, enpresek, familiek eta sektore publikoek (edozein herrialdekoak direla ere), herrialde baten barruan egindako azken ondasunen eta zerbitzuen erosketa guztien balioa. Ez da ahaztu behar, atzerritarrek gure herrialdean erosten dutela eta guk haienean. Beraz, BPG-a osatzen duten elementuak hauek dira: kontsumoa, inbertsioa, gastu publikoa, esportazioa eta inportazioa.
-