BI EREMUETAKO POLITIKA ETA EKONOMIA
Gerra hasi ondoren, errepublikako gobernuaren agintea ia desagertu egin zen. Sindikatuak eta herri-erakunde batzuk aukeraz baliatu ziren gizarte iraultza bat egiteko, eta onibarrak eta fabrikak desjabetu zituzten. Bestalde, herri-miliziak (zibilez osatutako talde armatuak) antolatu ziren errepublika defendatzeko, baina ez ziren ongi koordinatu, eta zenbaitetan elkarren artean ere borrokatu ziren. Handik hilabete batzuetara, herri-armada sortu zen, miliziez osatua, baina talde batzuek (anarkistak, nazionalistak...) ez ziotenez gobernuari obeditzen, bando errepublikanoa ahuldu egin zen.