Please enable JavaScript.
Coggle requires JavaScript to display documents.
Zer da energia?, Lurrun-makina bat substantzia horrek duen bero-energia…
Zer da energia?
Elektrizitatea
Nola sortzen da?
Zein energi iturri daude?
Energia iturriak gizakiak energia ateratzeko erabil ditzakeen baliabide naturalak dira, lan jakin bat egiteko edo erabilgarritasunen bat betetzeko.
Hainbat modutara sailkatu daitezke
Birsortzeko duen gaitasunagatik
Berriztagarriak eta berriztaezinak
Lortzeko bere metodoaren arabera
Primarioak eta sekundarioak
Bere ingurumen-inpaktuagatik
Garbia eta kutsagarria
Erabilera tradizioaren arabera:
Konbentzionalak eta ez konbentzionaa+lak
Adibide batzuk: eguzkia, haizea, energia nuklearra eta erregai fosilak
Nola eraldatu egiten da energia elektrizitatea lortu arte?
Ikatza, gasa eta petrolioa bezalako erregai fosilak lurraren gainazalean aurkitzen diren baliabide naturalak dira, eta ur kantitate handiak irakiten erretzean, nahasgailu mota batzuk bezalako turbinak biratzeko adina lurruna sortzen dute. Turbina hauen biraketak, sorgailu bati konektatuta, elektrizitatea sortzen du. Hau oso kutsagarria den arren.
Baina energia eolikoaren bidez lor daiteke. Haizeak haize-errotak mugiarazten ditu, haien palak biratzen ditu eta elektrizitatea sortzen duen sorgailua biratzen dute.
Uraren bidez ere izan daiteke. Presekin
Eta eguzki energia ere, eguzki-panelek eguzkiaren beroa harrapatzen dutenean eta elektrizitate bihurtzen dutenean.
Non topatu ditzazkegu energi iturri hauek?
Iturri naturalak erabiltzen ditugu, beraz, naturatik eta gure ingurunetik lortzen ditugu.
Alde onak eta txarrak
Alde onak
Energia-iturriei esker, eta asmakari teknologikoen bidez iturriotatik energia ustiatzen badakigulako, primeran bizi gara. Ezagun da hori. Energiari esker, etxean zerbitzu hauek ditugu:
Berokuntza eta ur beroa: gasa galdaretaz errez lortzen dugu, nagusiki
Elektrizitatea: extretresna elektrikoek kontsumitzen dute (hozkailua, labea, garbigailua, lisaburdina, ordenagailua, telebista, bonbilak...)
Garraioa: Garraiobide gehienek (autoak, autobusak, hegazkinak, etab.) petrolioaren deribatuak erabiltzen dituzte (gasolina, gasolioa, kerosenoa).
Zerbitzuak: Eraikinak, portuak, errepideak eta halakoak egiteko, energia asko behar da, eta energia ugari kontsumitzen da, halaber, ospitaleak, eskolak, kiroldegiak eta abar mantentzen.
Nekazaritza: Elikagaiak Eguzkiari eta fotosintesiari esker sortzen dira, baina bestelako energia ere behar da, eta erruz, soroak lantzeko (traktoreak, ureztaketa, etab.) eta abereak zaintzeko.
Industria:Elikagaiak prestatu eta garraiatzeko, eta fabriketan era guztietako objektuak egiteko, energia asko behar da.
Alde txarrak, arazoak
Berdintasunik eza agerikoa da. Energia erabiltzeko aukera ez du mundu guztiak, eta Espainiako estatuan bertan, energia-kontsumoa handia izanagatik ere, energia-pobrezia terminoa agertu da, berokuntza-sistemarik edo elektrizitaterik erabili ezin duten etxeak aditzera emateko. Energia erabili ezin baduzu, bizitza askoz gogorragoa da.
Erregai fosilak erretzean airea kutsatzen da, sufre eta nitrogeno oxidoekin, batik bat. Karbono dioxidoa (CO) ere isurtzen da, eta horrek eragin zuzena du klima-aldaketan.
Hondakin erradioaktiboak sortzen dira, eta asko iraun dezakete.
Lursailak galtzea dakar, balio handikoak izango liratekeenak, haranak urez bete behar izaten direlako. Gainera, ibaien dinamika aldarazten da
Inpaktu handia du paisaian, eta hegazti ugari hiltzen dira
Elektrizitatea energia-iturrien arabera modu desberdinen bidez lor daiteke.
Energia
Zeintzuk dira energi iturriak?
Zer iturri dira berriztagarriak?
Eguzkia
Argi-energia ematen du. Hari esker fotosintesia gertatzen da, biomasaren jatorria. Bestalde, argia, Lurraren gainazalak xurgatzen duenean, energia termiko bihurtzen da.
Haizea
haizearen energia zinetikoa antzinatik erabiltzen da belaontzietan, bai eta errotetan ere,aleak ehotzeko. Gaur egun, elektrizitatea sortzeko ere erabiltzen da
Ura, urtegiak
urtegitan bilduta, energia potentzial moduan metatzen da. Energia potentzial hori energia zinetiko bihurtzen da, eta horrek, turbinak eta alternadorea biraraziz, energia elektrikoa sortzen du
Geotermia
Energia geotermikoa milaka urtez erabili izan da zenbait herrialdetan sukaldatzeko eta berotzeko. Lurraren barneko berotik eratorritako energia da. Energia termiko hori lurrazalaren azpian aurkitzen diren arroketan eta fluidoetan dago.
Biomasa
landaro-hondarrek energia dute, eta energia hori alkoholak egiteko, berokuntzarako beroa sortzeko eta elektrizitatea sortzeko erabil daiteke
Zeintzuk berriztaezinak?
Erregai fosilak
Ikatza
Lurrun-makinetarako funtsezko erregaia izan zen. Gaur egun ere erabiltzen da, elektrizitate sortzeko, batik bat. Oso kutsatzailea da.
Lurrinezko lokomotorra
Petrolioa
funtsezkoa da hainbat gai egiteko, hala nola plastikoak eta zuntz sintetikoak (nylona, adibidez). Garraiorako erregaiak lortzeko ere erabiltzen da (gasolina eta abar), eta erabilera hori da ezagunena
Gasa
Gasak gutxien kutxatzen duena da. eta berokuntzarako eta zentral elektrikoetan erabiltzen da
Uranioa
Energia nuklearra (fisioa eta fusioa)
Fisio nuklearra zein fusioa atomo baten nukleoan gordetako energia askatzen duten erreakzio nuklearrak dira. Baina ezberdintasun garrantzitsuak daude bien artean. Fisio nuklearra nukleo astun bat nukleo txikiagoetan banatzea da, eta fusio nuklearra, berriz, nukleo arinen konbinazioa da, nukleo handiago eta astunagoa sortzeko.
Zentral nuklerarra (fisioa)
Zentral nuklearra fisio nuklearraren erreakzio baten bidez energia termiko moduan askatzen den energia nuklearretik elektrizitatea sortzen den industria-instalazio bat da.
Extra: Fukushima, Chernobyl
Fukushima
2011ko martxoaren 11n, lurrikara batek tsunami bat eragin zuen 14 metroko olatuekin eta Fukushimako zentral nuklearra gainezka egin zuen, herrialdeko ipar-ekialdeko kostaldean.
Tsunamiak kutsadura erradioaktiboa askatzea eragin zuen.
Chernobyl
Zentralaren arduradunek ez zituzten zentralaren segurtasun neurriak jarraitu eta erreaktoreko uranio erregaia gehiegi berotu zen. Beraz, leherketa bat piztu zen, elementu erradioaktiboak (plutonioa, iodoa, estronzio eta zesioa) sakabanatzea eragin zuena, 142.000 kilometro koadroko eremua kutsatu zuen Ukrainako iparraldean, Bielorrusia hegoaldean eta Errusiako Briansk eskualdean.
metal bat da, eta hartatik energia asko lortzen da, bere atomoen nukleoak hautsita (fisio nuklearra). Prozesu horretan hondakin erradioaktiboak sortzen dira, ordea, eta milioika urte ereiraun dezakete
Zer energi forma daude?
Argi energia
Eguzkiak, bai eta oso tenperatura altuan dauden gorputzek ere (adibidez, tximistek eta bonbillek), argia igortzen dute; uhinen bidez transmititzen da argia hutsean. Argiak energia-forma bat garraiatzen du, argi-energia edo erradiazio-energia deritzona. Hari esker ikusten ditugu guk gauzak, eta hari esker gertatzen da fotosintesia, bai elikagaiak sortzeko eta bai arnasketarako oxigenoa sortzeko prozesu ezinbestekoa.
Energia termikoa (bero energia
Gorputza osatzen duten partikulen (atomo edo molekulen) energia zinetikoak sortzen du. Gorputzen tenperaturarekin eta masarekin lotuta dago, eta tenperatura altuen duten gorputzetatik tenperatura baxuen dutenetara transferitzen da. Energia transferitzeko modu honi bero esaten diogu.
Energia mekanikoa
Gorputz batek bere posizioagatik edo abiaduragatik duen energia da. Bi motatakoa izan daiteke:
Energia potentziala: gorputzaren posizioak (zer altueratan dagoen) sor dezake (potentzial grabitatorioa), eta ingurune elastiko batean metatzeak ere bai (potentzial elastikoa), hala nola malguki batean.
Energia zinetikoa: gorputzaren abiadurak eragiten duena.
Hegazkinak bi energia-mota horiek ditu, eta horien batura energia mekanikoa da.
Energia elektrikoa
Karga elektrikoen energia potentziala da. Naturan, elektrizitate estatikoz kargatuta dauden hodeiek energia elektrikoa dute metatuta. Gure eguneroko bizitzan alde guztietan dago, bai metatuta (piletan eta baterietan, adibidez), eta bai korronte elektriko moduan (horri esker dabiltza gure etxetresna elektrikoak eta industriako makina gehienak).
Energia kimikoa
Elikagaiek, erregai fosilek (ikatza, gasa eta petrolioa) eta konposatu kimiko askok energia kimikoa
daukate. Energia kimikoa energia potentzial forma bat da, eta substantzien atomoen arteko loturetan dago. Erreakzioetan agertzen da; esate baterako, errekuntzetan.
Energia nuklearra
Atomoen nukleoan ikaragarrizko energia dago pilatuta, eta energia hori askatu egiten da erreakzio nuklearretan. Bi erreakzio nuklear mota daude: fisioa (nukleoak haustea edo zatitzea) eta fusioa (nukleoak elkartzea). Gaur egungo zentral nuklearretan fisio bidez lortzen dute energia, eta Eguzkian, aldiz, atomo-nukleoen fusioa gertatzen da. Erregai nuklear erabiliena uranioa da.
Zeintzuk dira energiaren ezaugarriak?
Energia eraldatu egiten da
Energia ez da sortzen ez deuseztatzen; eraldatu egiten da, eta gorputz batzuetatik beste batzuetara igaro.
Energia metatu egiten da
Energia transferitu egiten da
Energia kontaktuan dauden bi gorputzek transferitzen dute
Energia garraiatu egiten da
Energia degradatu egiten da
Energia-eraldaketetan, energiaren parte bat degradatu egiten da, energia termiko bihurtzen delako eta aprobetxatzen nekeza delako.
Energiaren kontserbazio printzipioa
Energiaren kontserbazioaren printzipioak adierazten du energia ez dela ez sortzen ez suntsitzen; forma batetik bestera eraldatzen da. Eraldaketa horietan, energia osoa konstante mantentzen da; hau da, energia osoa berdina da transformazio bakoitzaren aurretik eta ondoren.
Zertarako erabiltzen da?
Kotxeak funtzionatzeko, ur beroa etxean edukitzeko, etxetresna elektrikoak funtziona dezan, argia egiteko, giza-gorputzean etab.
Energiaren eta elektrizitatearen definizioak
Elektrizitatea
Definizioa
Elektrizitatea energia mota bat da, gure egunerokotasunean erabiltzen duguna. Materiaren atomoan karga elektrikoen mugimenduak dira. Energia erabiltzen da elektrizitatea sortzeko.
Energia
Definizioa
Energia materiaren propietate bat da, eta hainbat aldaketa-mota eragiten dizkio hari. Eraldatu daiteke, eta lana sortzeko gai da.
Energia unitateak
Nazioarteko sistemaren arabera energiaren unitateak dira: joulea (j). Beste bi ere erabiltzen dira: kaloria (cal) eta kilowatt ordua (kWh)
Lurrun-makina bat substantzia horrek duen bero-energia askatzeko ikatza erretzen duen makina da.