Neskek, jaiotzean, obulutegietan izaten dituzte beren obulu gustiak, baina heldu gabe. Pubertaroan, obuluak heltzen hasten dira. hogeita zortzi egunean behin, gutxi gorabehera, obulu bat eltzen da. Obulu heldua obulutegitik ateratzen da, eta Falopioren tronpa, umetokia eta bagina zeharkatuz, kanpora ateratzen da, odoljario txiki batekin batera. Odoljario horri menstruazio edo hileko esaten zaio.