Materiaren egitura atomikoa

Teoria atomikoaren hastapenak

Materiaren izaera elektrikoa

Thomsonen eredu atomikoa

Rutherforden eredu atomikoa

Bohrren eredu atomikoa

Zenbaki atomikoa eta masa zenbakia

Isotopoak

joera filosofiko

Lau elementuen teoria

Atomismoaren teoria

aldarrikatzen zuten unibertsoa lau elementuz osatua zela: ura, airea, sua eta lurra

lau elementu horiek zatitzen jarraituz gero, azkenean partikula bat zatiezina izango litzateke, hain txikia izaki. Partikula zatiezin horiei atomo deitu zieten

DALTONEN TEORIA ATOMIKOA

(John Dalton) masaren kontserbazioaren legea eta proportzio konstanteen legea—, teoria atomiko bat proposatu zuen

Elementu kimikoak atomo deritzen partikula oso txikiz eta zatiezinez osatuak dira

Elementu beraren atomoak berdinak dira, masari eta gainerako propietateei dagokienez

Elementu desberdinen atomoak desberdinak dira, masari eta gainerako propietateei dagokienez

Elementu desberdinen atomoak elkartzean, konposatuak eratzen dituzte

materiaren propietate bat: karga elektrikoa

bi karga mota daude

positiboa

negatiboa

Zeinu bereko karga elektrikoek (positiboek zein negatiboek), elkar aldarazten(rechazar) dute.


Zeinu desberdineko karga elektrikoek (positiboak eta negatiboak), elkar erakartzen dute.

ELEKTROIAREN AURKIKUNTZA

J. J. Thomsonek frogatu zuen partikula horiek existitzen zirela, esperimentu baten bidez

Elektroiak izpi katodikoak osatzen dituzten partikulak dira; masa dute, eta karga negatiboa

PROTOIAREN AURKIKUNTZA

XIX. mendearen amaieran egin ziren beste esperimentu batzuen artean, nabarmentzekoa da protoiaren existentzia frogatu zuena

Protoia partikula bat da; elektroiaren kargaren balio bereko karga positiboa du, baina masa elektroiak baino ia 2.000 aldiz handiagoa

Datu hauek frogatuak ziren

Atomoa zatigarria da eta karga elektrikoa duten beste partikula txikiago batzuek osatzen dute

Elektroiak karga negatiboa duten partikula subatomikoak dira eta oso masa txikia dute atomoarenaren aldean

Atomoaren masaren zati handienak karga positiboa du: protoiak dira

Materia normalean neutroa denez, pentsatzekoa da materia hura osatzen duten atomoetan kopuru berberean daudela karga negatiboak eta karga positiboak

THOMSONEN EREDUA

Thomson izan zen lehena atomoaren barne egitura azaltzeko eredu bat proposatzen

eredua garatu

Karga positibodun materiaz egindako esfera uniforme txiki bat zen eta han txertatuta zeuden elektroiak; multzoa elektrikoki neutroa izateko adina elektroi zituen

Elektroiek oso masa txikia zuten; horren ondorioz, karga positiboari zegokion atomoaren ia masa osoa

Ereduaren itxura zela eta, mahaspasa budina deitu zitzaion

Elektrizatze fenomenoak

Ioiak eratzea

elektrizitatez kargatutako atomoak

gorputzek karga elektrikoa hartzen dutenean, elektrizatu egiten dira, eta elektroiak irabaztean edo galtzean gertatzen da hori

IOI KONTZEPTUA

Ioia elektrikoki kargatuta dagoen atomo edo atomo talde bat da

Atomo batek edo atomo talde batek elektroiren bat galtzen badu, karga positiboarekin kargatuta geratuko da. Karga positiboa duen ioi bat edo katioi bat da

Eta elektroiren bat irabazten badu, karga negatiboarekin kargatuta geratuko da. Karga negatiboa duen ioi bat edo anioi bat da.

ERRADIOAKTIBITATEA

erakutsia zuten atomoa ez zela hain sinplea eta beste fenomeno batek berretsi zuen konplexutasun hori

Marie Curiek aurkitu zuen uranio elementuak igortzen zuela erradiazioa

zen hiru erradiazio mota

β erradiazioa

γ erradiazioa

α erradiazioa

argiaren antzeko erradiazio ikusezin bat da, askoz energia handiagokoa; sartze ahalmen handia du. Hormigoizko bloke lodi bat behar da geldiarazteko

Karga negatiboko eta ia masarik gabeko partikulak. Berez, abiadura handian doazen elektroiak dira. α partikulek baino sartze ahalmen handiagoa dute; aluminiozko xafla bat behar da geldiarazteko

Karga positiboko eta masa handiko partikulak. Helio nukleoak dira (bi neutroi eta bi protoi). Oso sartze ahalmen txikia dute: paper orri bat nahikoa da geldiarazteko

RUTHERFORDEN EREDU ATOMIKOA

Deskarga hodiekin egindako esperimentuek atomoak baino partikula txikiagoak (partikula subatomikoak) bazeudela erakutsi zuten

Ernest Rutherford

Kimikako Nobel saria eman zioten elementuen desintegrazioari buruzko ikerketengatik

NEUTROIAREN AURKIKUNTZA

Atomoen benetako masa askoz handiagoa zen haietako protoien eta elektroien masen batura baino; ia bikoitza zen

Protoiek, karga positiboa zutenez, elkarrekiko aldaratze elektrikoa jasan behar zuketen nukleoan, eta, horren ondorioz, nukleoak desintegratu egin behar zukeen

protoien antzeko masakoak baina kargarik gabeak (horregatik ez ziren detektatzen), eta haiek egonkortuko lukete nukleoa; partikula horiei neutroi deitu zien

James Chadwick

1935ean, Fisikako Nobel saria eman zioten. Bonba atomikoaren proiektu ingelesean hartu zuen parte, eta, 1946tik aurrera, Nazio Batuen Energia Atomikoaren Batzordearen aholkulari izan zen

bi arrazoi

Elektroiek, nukleotik gertuko orbitetan biratuz gero, abiadura galduko zuketen, eta nukleora eroriko ziratekeen

Ereduak ez zuen azaltzen inolaz ere atomoek nola xurgatzen eta igortzen duten energia

Niels Bohrrek, 1913an, beste eredu atomiko bat diseinatu zuen, Rutherforden ereduaren arazoak konpontzeko

GAUR EGUNGO EREDU ATOMIKOAK

elektroiak ez dira orbitetan mugitzen: orbital deritzen eta nukleoaren inguruan dauden espazio eremuetan banatzen dira; elektroia aurkitzeko probabilitaterik handiena orbitaletan dago

Zenbaki atomikoa (Z) atomo batek duen protoien kopurua da, eta elementu bakoitzaren bereizgarria da

Atomoaren ia masa guztia nukleoan kontzentratuta dago: han daude protoi eta neutroi guztiak, eta elektroiak oso arinak dira

Masa zenbakia, A, atomo baten protoien kopuruaren (Z) eta neutroien kopuruaren (N) batura da.

MASA ATOMIKOA

Atomo baten masa da hura osatzen duten partikula guztien masen batura: protoiak, neutroiak eta elektroiak

Masa atomikoaren unitatea, u

Isotopoak elementu kimiko beraren atomoak dira, zeinek protoien kopuru bera baitute, baina neutroien kopuru desberdinak, hau da, zenbaki atomiko bera (Z) eta masa zenbaki desberdina (A) dituzte

ELEMENTU BATEN MASA

Ia elementu guztiak hainbat isotopoz osatuta daude. Isotopo horietako bakoitzak masa desberdina du, neutroien kopuru desberdina baititu

ISOTOPO ERRADIOAKTIBOAK

Elementu batzuen isotopo erradioaktiboak hainbat eta hainbat arlotan erabiltzen dira

Medikuntzan

Industrian

Energia elektrikoan

Arkeologian

Nekazaritzan

Erradioterapian, tumoreak suntsitzeko.
Medikuntza nuklearrean, diagnostikoak egiteko (erresonantziak, erradiologia probak, etab.).

Jakiteko fabrikazio akatsik dagoen zenbait piezatan.

Zentral nuklearretan, uranioa eta plutonioa erabiltzen dira, elektrizitatea sortzeko.

Karbonoren isotopoa aztarna arkeologikoen antzinatasuna zehazteko erabiltzen da.

Elikagaiak kontserbatzeko: erradiazioak mikroorganismoak suntsitzen ditu.
Uztak hobetzeko: isotopo erradioaktiboen bidez jakin daiteke nola xurgatzen dituzten elikagaiak landareek.